Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Nekazaritza-abeltzaintza Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Sustapena eta bizimoduak

Auritzen badago abere kopuru handia. Horien artean behi eta zaldi azienda nabarmentzen dira. Beheko lurretan pentzeak dira nagusi eta horietan bazkatzen dira behi eta zaldi aziendak; ardi azienda kopurua txikiagoa da eta ardi esnea Orreagako gaztandegira eramaten da, bertan gaztak egiteko.

Auritzen gehien hazitzen den azienda behiak dira, guztira 600 buru daude, eta haragitarako dira gehienak. Arrazak behi-gorri eta blonda dira.

Behiak belarretan etzanda   Belar soroa non behiak bazkatzen duten

Zaldi-aziendak badu bertako arraza propioa: Aurizko arraza. Arraza horretako aziendak ezaugarri bereziak ditu:  gaztaina-koloreko ilea, bular zabala eta gihartsua, gorputz sendoa, eta eskualdeko negu gogorrei aurre egiteko ezin aproposagoa da. Ezaugarri horiek direla eta, 1998. urtean Aurizko Arrazako Zaldi Aziendaren hazitzaileen Elkartea, ASCANA, sortu zen, arraza hori mantentzeko helburuarekin, Nekazaritza Ministeritzak galtze zorian dagoen arraza kontsideratu baitu.

Zaldi azienda hori oso egokia da haragitarako. Arraza horretako animaliarik hoberenak Udalak bi urtez behin antolatzen dituen lehiaketetan ikus daitezke

Urteak pasatu ahala eta zerbitzuen sektorea hazitu den heinean, gero eta nekazari eta abeltzain gutxiago dago. Gaurregun hamabiren bat abeltzain dago herrian.

Bazkatzen ari den zaldi baten argazkia   Ibiltzen ari diren bi zaldien argazkia, Auritzeko fauna

Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du