Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Mentor-Gela Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 5a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

MENTOR FORMAKUNTZA GELA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Mentor Formakuntza Gela

Mentor Formakuntza Gela

Zer da Mentor Formakuntza Egitasmoa?
Mentor Formakuntza Egitasmoa baliabide telematikoen bidezko urrutiko formakuntzako esperientzia da, formakuntza aurreratuko sisteman oinarritua eta Informazio eta Komunikazio Zentro Nazionalak (CNICE) garatua. Sistema horren bidez ikasleak formakuntza eskaintza zabala eskura dezake, bere bizilekua, ordutegiak eta ikasteko erritmoa edozein direla ere.

Mentor Formakuntza Egitasmoaren ezaugarriak

  • Edozein ikasleri egoki daitekeen sistema da
  • Euskarri diferenteetan (inprimakiak edo CD) prestatutako material autosufizientean oinarritzen da, baliabide telematikoetaz lagundua (Internet) eta tutore batek gidatua; tutoreak posta elektroniko zein beste baliabide telematikoen bidez, ikaslearen zalantzak argitu eta ikaste-prozesua kontrolatzen du.
  • Ikastaroa etxetik egin daiteke, ikasleak ordenagailua eta Interneteko konexioa baldin badu, eta baita Mentor ikasgelatik ere.
  • Ezaugarri garrantzizkoenetako bat erabateko flexibilitatea da: ikasleak nahi duenean has dezake ikastaroa, haren iraupena aurkitzen dituen zailtasunen arabera zehaz dezake eta azterketak egokia iruditzen zaionean egin ditzazke.
  • HZM-k eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak ikastaroa ziurtatzen dute, ikasleak ezagupenak jaso dituela bermatzen duen presentziazko azteketaren bidez.

Ikastaroaren garapena
Ikasleak Ikasgelan, etxean edo bietan egin dezake Ikastaroa. Zenbait kasutan beharrezkoa izango da ordenagailua, programak eta material bereziak izatea; beste batzuetan material horiek Ikasgelan emango zaizkie ikasleei. Beti ere komeni da Ikasgelako Arduradunarekin kontsultatzea.

Ordutegiak
2007. urtean ordutegiak berrantolatuko dira.

Informazio gehiago jasotzeko telefono honetara deitu behar da: 639 905 357.

MATRIKULAZIOA
Matrikula egiteko epea Ikasturte osoan dago zabalik. Matrikula berehala gauzatzen da eta baldintzak hauek dira:

  • 16 urte baino gehiago edukitzea
  • Izen-emate orria betetzea
  • Lehenengo ordainketa egin dela ziurtatzen duen agiria aurkeztea

Ikastaro batean matrikulatzeak zer suposatzen du ikaslearentzako:

  • Posta elektronikoko kontua edukitzea
  • Tutorearen laguntza pertsonalizatua
  • Ikasgelara joan ahal izatea eta bertako ekipoak erabiltzea
  • Ikasgelako baliabideak erabili eta kontsultatu ahal izatea
  • Arduradunaren laguntza ekipoak erabiltzeko eta Ikastaroaren hasierako zereginetan.
  • Egindako Ikastaroaren Ziurtagiri Ofiziala, Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak luzatua.

Ikastaroak
Ofimatika eta internet

  • Windows xp
  • informatikaren hastapenak
  • office xp-ren hastapenak
  • excel xp
  • power point xp

Osasun-hezkuntza

  • nutrizioa
  • sexualitatea
  • drogomenpekotasunak

Enpresa-kudeaketa

  • telelana eta merkataritza elektronikoa
  • pyme-ak eratu eta kudeatu
  • pyme-en marketina kalitatezko gestioa
  • nominak eta giza-aseguruak
  • kontabilitatearen hastapenak
  • landa-turismoa kanpo-merkataritza
  • lan arriskuei aurre egitea
  • ondasun higiezinen kudeaketa

Ingurugiroa

  • nekazaritza ekologikoa
  • energia berriztagarriak
  • eguzki-energia termikoa

Hezkuntza

  • haur-hezkuntza
  • gurasoen eskola nola egin aurre drogomenpekotasunei

Gizartea eta kultura

  • espainiako kulturak arkeologiaren ikuspuntutik
  • nazioarteko gatazkak
  • artearen historia
  • xakea
Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du