Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Klima Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

KLIMA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Paisai zuria, elurtutako mendia ikusten da Eskualde honetako kliman kokapen geografikoak eragin handia dauka, Kantauri itsasotik hurbil baitago (60 km-ra lerro zuzenean). Kliman eragiten duen beste faktore bat da mendiak oso altuak ez direla. Itsasoaren eragina nabarmena da eta fronte hodeitsu aunitz iristen dira hona.

Iparraldetik lainoak maiz iristen dira hezetasuna areagotuz eta, horren ondorioz, askotan, langarra egiten du. Batzuetan Auritzen eguraldi eguzkitsua egiten duen bitartean Orreagan eguraldi lainotua izaten da, euritsua eta tenperatura Aurizkoa baino 5 gradu bajuagokoa. Diferentzia hori oso nabarmena da Bidausi mendian, Aurizko hegoaldean; han iparraldean baino prezipitazio gutxiago izaten dira, batzuetan %20 gutxiago.

Egun argitsua, mendi berdeak ikusten diraUrteko bataz besteko prezipitazioa 2.200 litro metro karratuko izaten da; hortaz, Iberiar Penintsulako eskualderik euritsuenetakoa da eta Iruñerrian baino hiru aldiz euri gehiago egin ohi du.

Izozteak maiz gertatzen dira eta urteko hamar hilabetetan izaten ahal dira (uztaila eta abuztua salbu).

Prezipitazioen ugaritasunak eragin zuzena du lurran, horregatik Aurizko lurrak sakonak eta oso azidotuak dira, eta, gainaldean, materia organiko eta humusezko geruza lodia dute.

Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du