Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Toki interesgarria Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 11a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

KOKAPENA ETA INGURUA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Paisaia, baso berdea lainobehera eta zeru urdina ikusten daAurizko oihanak Iratiko Oihanaren mendebaldean daude, Aldudeko Mazizoan.

Udalaren dermioak, Orreaga eta Aurizberrikoarekin batera, lautada bat osatzen du, mendi hauetaz inguratua: ekialdetik La Corona, Mendebaldetik Mendiaundi eta Menditxuri, hegoaldetik Bagoandi eta iparraldetik Lindux, El Castillo, Girizu eta Ortzanzurieta. Azkeneko hori mendirik altuena da eta 1.570 metroko altuera du.

Lautada 900 metroko altuera du eta haren erdian daude herriak eta inguruko pentzeak.

Arro honen buru Orreaga da eta han dago Mediterraneo eta Kantauri itxasoen uren banalerroa. Banalerro hori Ortzanzurietako gainetik Girizu eta Linduxeraino doa eta lekurik baxuena Ibañetako lepoa da.

Elurtutako paisaia, kolore zuriz estalitako mendiak eta arroakBanalerro horretatik hegoaldera isuritzen diren urak Mediterraneora doaz eta Basajaunberro, Arrañosin, Xuringoa eta Oiarburu errekak osatzen dituzte. Erreka horien artean Urrobi ibaia sortzen dute. Ibai hori Artzibar osoa zeharkatu ondoren Irati ibaian ibairatzen da, Itoizko urtegitik hurbil. Gero Aragoi ibaian ibairatzen da, eta, hura, Ebron.

Uren banalerroaren iparraldera isuritzen diren urek erreka asko osatzen dituzte eta, 400 metroko beherakadan, Luzaide ibaia sortzen dute, Luzaide herriaren parean; azkenik ur horiek Kantauri itxasoan itxasoratzen dira.

Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du