Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fecha
Bisitariari zaila egingo zaio iparraldeko ikuspegi ederren artean aukeratzea. Herritik mendi kaskorik altuenetara iristeko (Menditxuri, El Castillo, Lindux edo Ortzanzurieta) ordu bat baino zertxobait gehiago behar da.
Egunik garbienetan Kantauri itxasoa eta iparraldeko herrietako maldak ikus ditzazkegu iparraldera begiratu ezkero. Bidausi menditik hegoaldera begiratuz, Nafarroako orografia uhindua ikusiko dugu: Saioa menditik Abodiko ordokietaraino (Iratiko oihanaren goi aldean).
Hain ausartak ez direnek aukera izango dute Aurizko lautadan dauden bideetatik ibiltzeko, oso errezak baitira edozeinentzako. Horietako edozeinean milaka txoritxoen txio-txioak entzun daitezke; paraje hauetan bizi dira galtze zorian dauden zenbait txori-mota, hala nola okilak, okil gibelnabarrak edo okil beltzak.
Dudarik gabe, Pirinioetako zati hau inguru zoragarria da; bizilagunek eta bertaratzen direnek, bideetan barna, paisai ederraz zein ongi zaindutako izadiaz gozatzeko aukera izango dute.
Hala eta guztiz ere, eskualde eder honetan interes gehiena duena bertako jendea da: bidaiariekin atsegina eta erromesekin abegitsua; erromesek gure aroko bigarren milurtekoaren hasieratik eskualde hau zeharkatzen dute Santiagora iristeko.