Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fechaErrolanen Kantak Orreagako izena zabaldu zuen Erdi Aroko erromesen artean, eta Karlomagno eta Errolanen oroimena paisai honi lotuta geratuko ziren betirako, 1778ko abuztuan izandako gatazkaren eszenategia Orreaga izan baizen.
Done Jakue Bideko erromesentzako XII. mendean egindako egoitzak Orreagako ospea zabaldu zuen, bertan abegitasun ezin hobea eskaintzen baizitzaien erromesei.
Mugako beste toki askotan bezala, betidanik izan da pasabide erreza edozein motako merkatugai pasatzeko.
Aurizko dermioak Baigorriko bailararekin egiten du muga; Urepel, Banka eta Aldude herriak dira gure herritik hurbilen daudenak.
Herriko gunetik 3 kilometro besterik ez daude Frantziako mugaraino eta 20 km. Urepeleraino, hau da, hurbilen dagoen herriraino.
Errepidetik joan ezkero Luzaide pasatu eta Arnegi da aurkituko dugun lehenengo herria, eta aurrerago Donibane Garazi.
Mugatik hain hurbil egoteagatik eskualdeko azpiko ekonomiaren zati bat ingurua kontrolatzen zuten nagusientzako egiten ziren "gizalanei" zegokion, nagusi horiek ziren kontrabandoarekin gehin irabazten zutenak eta mota askotako gauzak ekartzen zituzten: aziendak, likoreak, farfailak, nylon,... Jarduera horretan aritzen zirenek izaera berezia izaten ohi zuten.
Hemingway pertsonai kontraesankorra, misteriotsua eta, aldi berean erakargarria zen eta eskualde honekin txundituta zegoen. Maite zituen mendietatik jeisten ziren ur hotzeko errekak, oraindik haizkora ezagutu ez zuten pagadiak eta gailurretan kulunkatzen ziren pinudiak. Berarentzako Pirinioetako eskualderik basatiena zen. Trenek edo kotxeek oraindik hondatu ez zuten amuarrainak arrantzatzeko leku bakarra omen zen.
Hemingwayk eleberri narratiboaren moldeak hautsi zituen "Fiesta" idatzi zuenean (1926), bere lehenengo lan luzea. Liburu horretan eskualdea modu bikainean deskribatu zuen, ostatua (Burguete Hotela), horko nagusia (Marieta, gaurko jabearen birramatxi) eta Irati ibaian arrantza egitera joandako uneak. XI eta XII. kapituluek lanaren gunea eta gakoa osatzen dute. Kapitulu horietan Aurizko inguruari buruzko aipamen zehatzak egin zituen, hala nola Orreagako bisita, Done Jakue bideko ezinbesteko erreferentzia.
Mikologiari dagokionez, Nafarroako tokirik pribilegiatuenetako bat da, Pirinioan aurkitu ahal diren ziza mota ugari baitaude: maiatzako zizak, onddo beltza, urrizizak, ilarrakak,... etab.
Auritzen dauden pagadi ederretan eta baita pinudietan ere, hazitzen dira aipatutako zizak. Zizak edo onddoak hartu nahi duen orok baimena eskatu behar du udaletxean.
Mendialdean dieta franko gogorra izaten zen.
Goizean pattar-kopa bat hartzen zuten eta, gero, esne-zopak.
Hamaiketakoan ogia eta gazta edo txerri-sahieski ontzutuak jaten zituzten.
Eguerdian babarrunak, baba lehorrak edo aza eta txingarra.
Aunitzetan ez zen lekalerik izaten eta aza, patata eta txingarraz osatutako jakia prestatzen zuten. Beste batzuetan porru-patatak eta bakailu edo aingira lehorra jaten zuten.
Ogia, gehienetan, artoarena izaten zen.
Neguan, afaltzeko, baratxuri zopa edo barazki zopa jan ondoren, fruitu lehorrak jaten ziren.
Besta egunetan txitxirioak eta solomoa ateratzen zuten mantekatik edo oilaskoren bat hiltzen zuten; postre bezala natilak, flana edo arroz-esnea jaten zen.
Igelak, amuarrainak, barraskiloak, muxarrak, eta inguruan aurkitzen zuten edozein animalia izaten ziren mendialdeko dietaren osagarriak.