Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 8a
aquí esta la fechaAbentura Parke honetan hiru ibilbide aurkituko dituzu: txikia, ertaina eta luzea. Hortaz gain, ezinduentzako egokitutako ibilbidea dago.
PIRINEOS ABENTURA PARKEA Osamietako pagadian dago, Auritzetik 2 kilometrora, ekialderuntz, Iruñetik 40 minutura, Luzaidetik Frantziarako errepidean, Orreaga baino 3 km. lehenago.
Anima zaitez eta goza ezazu segurtasun osoz, abentura arloan dagoen aktibitate ikaragarri eta berri honekin!!
NOLA IRITSI?
Aurizko erdigunetik, frontoiaren atzealdeko errepidea hartu eta ibaira iritsi. Ibaia zeharkatu eta gutxi gora behera 2 kilometrora bidegurutze bat dago. Eskubidetik hartu eta aurrean dagoen pagadian aurkituko duzu Pirineos Abentura Parkea.
IBILBIDEAK
IRAUPENA ETA SALNEURRIAK
| Ibilbidea | Altuera | Prezioa (1) | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Ibilbide txikia | 3 m. | 8 € / 5 € | 30-45 min. |
| Ibilbide ertaina | 8 m. | 10 € / 7 € | Ordu 1 |
| Ibilbide luzea | 16 m. | 16 € / 12 € | 2 ordu |
| Natura ibilbidea (2) | 3 m. | 3 € | 30 min. |
(1) Salneurri normala / taldeentzako salneurria (10 pertsona baino gehiago)
(2) Materialaren alokairua
Erabilpenaren eta neurrien azalpenak ematen dira eta baita argibideak eta materiala ere: arnesak eta kaskoa.
ORDUTEGIA
Aste Santuan eta ekainaren 15etik irailaren 15a arte: egun guztiak zabalik, 10:30etik 19:00etara.
Apiriletik aurrera ekainaren 15a arte eta irailaren 15etik urriaren bukaera arte, asteburuetan bakarrik: 10:30etik 18:30era zabalik. Astegunez zabalik dago taldeentzat, aldez aurretik erreserba eginez gero. Azaroa, abendua, urtarrila eta otsailean hertsirik.
ARGIBIDEAK ETA ERRESERBAK:
Telefonoa: 645 667 964 / 650 309 978.
E-posta: info@pirineosparkea.com