Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 11a
aquí esta la fechaNafarroako Gobernuak erabaki du plan estrategikoa prestatzea Piriniorako. Toki-entitateek espero dute, plan horri esker, eskualdean gertatzen ari den biztanle hustuketari aurre egitea eta egoera guztiz aldatzea.
Nafarroako Gobernuak Batzorde bat osatu du eta horretan Zuzendari Orokorrek eta toki entitateen ordezkariek parte hartuko dute.
Eskualdetik eskatu da herrietako parte hartze handiagoa izatea eta badirudi proposamena onartu dela. Batzorde horrek Pirinioetatik aurkeztuko diren proiektuak landuko ditu. Auritzek eskatzen du proiektuak komunak izatea.