Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 8a
aquí esta la fechaUdalak bi proiektu eraman nahi ditu aurrera eta Nafarroako Kutxako "Zuk aukeratu, zuk erabaki" programan aurkeztu ditu bizilagunen laguntza jasotzeko.
Udalak bi proiektu aurkeztu ditu Nafarroako Kutxako "Zuk aukeratu, zuk erabaki" programan. Horiek aurrera eraman ahal izateko bizilagunen kolaborazioa ezinbestekoa da. Hona hemen:
1.- Aurizko uren eta horien inguruko eremuaren berreskurapena.
Proiektu horren helburua da herria zeharkatzen duen ibaiaren zatia eta plazako iturria berreskuratzea, irudi berria emanez, gaurregun oso irudi txarra baitute.
Proiektua aukeratzeko zenbakia hau da: 14.739.
2.- Esmarako (Sahara) ikastetxeari laguntza ematea.
Proiektu honen bidez Esmarako errefuxiatu-esparruko haur ezinduak hartzen dituen Castroko ikastetxean hobekuntzak egin nahi dira.
Proiektua aukeratzeko zenbakia hau da: 14.741.