Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Taula Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 11a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

Taula

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS
BANDOA, AURIZKO UDAL PLANAREN HASIERAKO ONESPENA.

Aurizko Udalak 2010eko apirilaren 8an egin zuen osoko bilkuran Aurizko Udal Plana eta Aurizko Multzo Historikoa babesteko Plan Berezia onetsi zituen hasiera batez.
Indarrean dagoen legeak dioenaren arabera, hirigintzako bi plan horien dokumentazioa ikusgai egongo da udaletxeko ekitaldi aretoan hilabeteko epean, apirilaren 17tik maiatzaren 17ra, interesatuek aztertu eta egokiak deritzoten alegazioak egin ditzaten.

Bulegoetako ordutegia, astelehenetik ostiralera:
- Apirilaren 17tik 30a arte, 12:30etik 14:30era.
- Maiatzaren 3tik 17ra, 8:00etatik 10:0etara eta 12:30etik 14:30era.

Modu berean jakinarazten da dokumentazioa Copy Printen (Paulino Caballero, 38, Iruñea) egongo dela interesatuen eskura, eta bertan paperezko zein formatu digitalezko kopiak eskuratu ahal direla.
Bi planoak Udalaren web orrian egongo dira ikusgai (www.burguete.es)

Auritzen bizi ez direnei gomendatzen zaie udaletxeko bulegoetara etorri baino lehen telefonoz dei dezatela irekita dauden jakiteko.

2010eko UDALEKUAK

PIRATEN UDALEKUA
Pasai Donibane (Gipuzkoa) 

ADINA: Lehen Hezkuntza 1º-3º maila

DATAK
1. Uztailaren 2tik 8ra
2. Uztailaren 8tik 14ra
3. Uztailaren 14tik 20ra
4. Uztailaren 20tik 26ra
5. Uztailaren 26tik abuztuaren 1era
6. UAbuztuaren 1etik 7ra

EKITALDIAK: Jolas tailerrak, ludoteka pirata, txangoa txalupaz, hondartza, Donostiako akuarioa, ibilaldiak, igerilekua...

PREZIOA: 135,00 € 

UDALEKU SORGINDUA 
Zugarramurdi (Nafarroa)
 

ADINA: LH-ko 6. maila eta DBH 1. eta 2. maila

DATAK
1. Uztailaren 20tik 27ra
2. Uztailaren 27tik abuztuaren 1era
3. Abuztuaren 1etik 7ra

EKITALDIAK: Tailerrak (masajea, ingurugiroa, sukaldaritza...), piraguismoa Senpereko lakuan, hondartza, igerilekua, ibilaldiak... 

PREZIOA
140,00 €

XAMARIKO UDALEKUA 
Larraul (Gipuzkoa)


ADINA: Lehen Hezkuntza 4.-5.

DATAK

1. Uztailaren 2tik 8ra
2. Uztailaren 8tik 14ra
3. Uztailaren 14tik 20ra
4. Uztailaren 20tik 26ra

EKITALDIAK: Jolasak, herri kirolak, mendi ibilaldiak-orientazioa, hondartza, espeleologia, eskalada...

PREZIOA: 135,00 € 

BERTSO UDALEKUA Orio (Gipuzkoa)

ADINA: Lehen Hezkuntza 4. 5.

DATAK: Abuztuaren 9tik 15era

EKITALDIAK: jolasak, bertso-tailerrak, mendi ibilaldiak, hondartza, CD grabaketa, euskal jaia...

PREZIOA: 154,00 €

OHARRAK
Plaza kopuru mugatua.
Zozketa bidez erabakiko da.
Lehentasunaren arabera, hiru txanda arte aukera daitezke.
Izena taldeka eman, gehienez ere lau lagun.
Aurre-inskripzioa telefonoz egin daiteke.

AURRE-INSKRIPZIOA
Maiatzaren 5, 6 eta 7an 
Euskara Zerbitzua - AURITZ
Telefonoa 948-79 04 05

Behin plaza egokituta ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da: 
. Fitxa beteta eta sinatuta
. Osasun Txartelaren fotokopia
. Karnet neurriko argazkia 
. Banketxeko ziurtagiria 

OIHAN ENKANTEA (Tamaina 12 KB)
AURITZ
Oihan enkantea
Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du, plegu itxiaren bidezko enkante irekian, ondoko oihan aprobetxamendu hau:
_Alderdia: Bergarako iralekua (2. enkantea) 114 pagoz osatua, 176,56 metro kubiko zur larri eta 39,97 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.
Hasierako prezioa (%10 merkeago): 8.309,34 €.
- Alderdia: Abrau, 339 pagoz osatua, 500,66 metro kubiko zur larri eta 244,53 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 22.685,29 €
Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago interesatuen eskura. Hortaz gain, Udalaren web orrian dago ikusgai (www.burguete.es).
Interesatuek udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.
Proposamenak Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira eta honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du.
Enkantea ondoko bost eguneko epean eginen da, prentsan iragarriko den egun eta orduan.
Auritzen, 2007ko irailaren 4an.
Alkatea

Jose Irigaray Gil jk. stua.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak ................................ adinez nagusia, NAN zenbakia ............ helbidea ............................... (herria, kalea, probintzia) telefono zenbakia .................. ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela ............................ metro kubiko zur larri eta ............ metro kubiko enbor txiki egiten duen lotea esleitzeko, eta ezaguturik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) .............................. eskaintzen ditu.
(Lekua, data eta sinadura)

URTEKO HIRI ETA LANDA KONTRIBUZIOA (Tamaina 12 Kb)
2006ko JEGZ (Tamaina 32 Kb)
Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du