Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fechaMunduko edozein bazterretatik Santiagora joan nahi duten erromesek Nafarroatik pasatu behar dute derrigorrean.
Bidea Orreagan hasten dutenek aurkitzen duten lehenengo herria Auritz da, Santiagotik 747 kilometrora.
Karrikako bi aldeetan etxe ederrak, lau isurialdeko teilatudunak, eta, horien ondotik bi errekatxo, espaloi bakoitzaren ondoan.
Donejakue Bidearen eraginez handitutako herria, Auritz karrika-herria kontsideratzen da. Herrigunean jendea biltzen duten tokiak daude: eliza, udaletxea eta frontoia. Donejakue Bideari jarraikiz, hurritz, lizar eta makalen artean Urrobi ibairaino helduko gara.
Paisaiaren edertasunak erromesak hunkitzen ditu, Bideari hasiera emateko giro ezin hobea aurkitzen dutelako: giro lasaia eta pagoz, haritzez, artez, pentzez eta errekaz osatutako paisaia.