Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

AURITZ - BURGUETEko Udala / Txangoak Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko martxoaren 11a

aquí esta la fecha

Auritz-armarria / Hasierako orrira joan

AURITZ-BURGUETEko
Udala

Txangoak

  • Opciones
  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Fin opciones
0.AURKEZPENA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Hemen proposatzen ditugun ibilaldiek, gurera etorriko direnei ingurua hobeki ezagutzeko aukera ematea dute helburu.
AURIZBERRI [txangoari buruz gehiago irakurri]
Auriztik Iruñeko norabidean Donejakue Bidea hartu ezkero Aurizberrira iritsiko gara. Nahikoa da Donejakue Bidea seinalatzen duten gezi horiei jarraitzea Aurizberrira iristeko.
IRUPAGOETA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Hemen proposatzen ditugun ibilaldietatik motzena, errezena eta lauena da. Bide honek lautadaren ekialdean dagoen bizkarra zeharkatzen du. Oso deigarria da Aezkoa eta Aurizko paisaien arteko aldea: Aezkoa aldetik oihanak eta pentzeak mendiko kaskoetaraino iristen dira, eta horietako zenbaitetan harri koskorrak daude; Auritz lautada batean dago eta, horretan, berde kolorea nabarmentzen da.
LINDUX [txangoari buruz gehiago irakurri]
Ibilbide honek Kantauri-Mediterraneoko uren banalerroa zeharkatzen du, Ibañetako gaina eta Ataloztiko lepoaren artean; antzinean hori zen Aldude eta Auritz elkartzen zituen bidea.
MENDITXURI [txangoari buruz gehiago irakurri]
Ibilbide hau mendiz inguratua dago; mendi horiek, nahiz eta altuera txikikoak izan, ikusgarriak dira Aurizko lautadaren aldean. Horien artean Menditxuri nabarmentzen da eta haren izena udaberrian maiz elurra gordetzen duelako datorkio.
ORBAITZETAKO OLA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Ibilbide honek Orbaitzetako Ola funtzionatzen zuen garaian erbailtzen zen bidea zeharkatzen du. Bide horretatik burnia garraiatzen zuten, zalgurdiz. Ez dago malda handirik eta pentzeak, pagadiak, bazkalekuak eta landatutako pinuak ikusiko ditugu. Interesgarria da ola zaharra ikusteko bisitaldia.
ORREAGA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Donejakue bidetik Orreagara joan daiteke, zuhaitzen artean, gero Orreaga bisitatzeko.
ORTZANZURIETAKO IBILBIDEA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Ibilbide honek bi zati ditu: lehenengoan igoera luzea, Ortzanzurietako gaineraino eta handik Lepoederreraino; bigarren zatian, Donibane-Garazitik datorren Donejakue bideari jarraituko diogu, Orreagaraino iritsi arte.
SOROGAINGO IBILBIDEA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Ibilbide luzea, behin igo ezkero ez du malda handirik; Kantauri-Mediterraneo uren banalerroaren zati handi bat zeharkatzen du. Goiko zelaietatik paisaia ikusteko aukera paregabea izango dugu, Iratitik Baztan alderaino eta, batez ere, Aldude.
SOROLUZEA [txangoari buruz gehiago irakurri]
Bide asfaltatua hartu eta, pentze eta bazkalekuen artetik, Soroluzeko (Solux) antzinako militar-kanpamenduraino iritsi.
Udal Enparantza 1 p.k. 31640 Auritz-Burguete (NAFARROA)
Tel.948 76 00 32 Fax.948 79 04 77 ayuntamiento@burguete.es
Animsak garatutako web gunea. Leiho berrian irekiko da.