Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 8a
aquí esta la fechaORTZANZURIETAKO IBILBIDEA
Ibilbide honek bi zati ditu: lehenengoan igoera luzea (650 metroko desnibela), Ortzanzurietako gaineraino, gero Lepoederrera iritsiko gara; bigarren zatian, Donibane-Garazitik datorren Donejakue bideari jarraituko diogu, Orreagaraino iritsi arte.
Igotzean, pagadi handiak aurkituko ditugu, eta baita mendi-gain garbiak ere. Lainoa dagoen egunetan hobe da ibilaldi hau ez egitea.
IBILBIDEA:
ARGIBIDEAK:
0:00 - 0,00 km. AURITZ (898 m). Aurizko kanposantuaren ondoko zolatutako pista hartu, pentzeetako sasien artean.
0:10 - 0,7 km. ARRAÑOSINGO ERREKAREN GAINEKO PARRILA (900 m). Parrila zeharkatu eta aziendaz beteriko pentzeetatik pasatzen den zolatutako pistatik segi.
0:35 - 2,1 km. SOROLUZEA (XOLUX - 920 m). Antzinako militar kanpamenduko aurriak. Patxaranberro erreka zeharkatu zurezko zubitik eta bidetik segi, metalezko ataria pasatu eta pagadian barna igo.
0:55 - 3,2 km. NABALAKO ATAKA (1010 m). Atravesar y tomar el camino a la izquierda por terreno despejado con grandes vistas en dirección Este.
1:00 - 3,3 km. TRES MUGAS (1015 m). Orreagatik Nabalara doan pista aurkituko dugu. Eskuinera joan eta pista utzi. Burdin-sarearen ondotik igo eta beste burdin-sare bateraino iristean ataka pasatu eta igotzen segi. Burdin-sarea bukatutakoan bizkarretik igotzen segi, mendi gainaren azpian dagoen garbiraino.
3:45 - 6,5 km. ORTZANZURIETA (1567 m). Pirinioetako alde honetako gailurrik altuena. Ikuspegi ederrak. Ibañetaraino doan zolatutako errepidetik jeitsi.
4:05 - 7,9 km. LEPOEDER (1429 m). Donajakue bideko leku enblematikoa. Pirinioa zeharkatzen duen galtzada erromatarraren lekurik altuena. Jeisten jarraitu. Donjakue bidetik segi, Auritzeraino.
4:07 - 8,0 km. Donejakue Bideko seinale horiei jarraitu eta mugarriaren ondoaj zolatutako bidea utzi eta beste bidea hartu. Hortik jeitsi, hasieran leku garbitik eta ondoren pagoen azpitik.
4:55 - 10,9 km. ORREAGA (952 m). Orreagako beheko aldetik sartu, Arrañosin erreka zeharkatuz. Iruñera doan errepidea hartu eta berehala, eskuinaldean, Donejakue bidea hartu.
5:20 - 12,3 km. AURITZ (898 m).