Hemingwayren ustez, Auritz Pirinioetako lekurik basatiena omen zen. Amuarrainak arrantzatzeko trenek edo autoek hondatu ez zuten leku bakarra. Hortaz, ez da harritzekoa plater hau eskualdeko gastronomiaren erakargarrienetako bat izatea.
Onddo hau, larrazkeneko egun epeletan preziatuenetakoa, ezin hobea da sukaldean erabiltzeko; haragi zurikoa, usain eztikoa eta zapore gozokoa. Edozein gisatuan erabiltzeko egokia, ongailu gisa.
Nafarroan oso tipikoa den likore honetarako errezeta asko dago. Hala ere patxaran ona egiteko inportanteena da patxaranak momentu egokian hartzea, ez gordinegiak ez honduegiak.