Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

PATXARANBERRO MENDIKO OIHAN APROBETXAMENDUA. ENKANTE BIDEZKO SALMENTA PUBLIKOA.

pliegos

PLIEGO CONDICIONES APROVECHAMIENTO FORESL EN PATXARANBERRO

MODELO PROPOSICION

AURITZ / BURGUETE

OIHAN ENKANTEA

(PEFC ziurtapena duen zura)

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea. Urdandegietan, PATXARANBERRO mendian, 798 pagoz osatua, 352 m³ zur eta 979 m³ enbor-txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 31.493,46 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udal Idazkaritzan eta Udalaren webgunean (www.burguete.es) dago interesatuen eskura.

Interesatuek Udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina  aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira eta iragarki honi eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak 2018ko azaroaren 30eko 13:00ak arte iraunen du.

Enkantea eginen da, abenduaren 04an, 14:00etan, Aurizko udaletxean.

 

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ………………………………………….. adinez nagusia, NAN zenbakia ……………………………. Helbidea …………………………….. (herria, kalea, probintzia) Telefono zenbakia ………………………… Ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela 352 m³ zur eta 979 m³ enbor-txiki egiten duten 798 pagoz osatutako lotea esleitzeko, eta ezaguturik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke ………………………. euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

 

Auritzen, 2018ko azaroaren 15ean.

 

 

 

Luis De Potestad Tellecheak stua.

Aurizko alkatea

Share