AURITZ / BURGUETE

UDALBATZA / OSOKO BILKURA

Alkatea:

  • Jose Irigaray Gil

Zinegotziak    

  • Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu
  • Ana Azanza Burusco
  • Miren Oyarbide Lapazaran
  • Mikel Gaztelu Alonso

 LAN-TALDEAK:

Ikusirik udalbatza 7 zinegotzi izatetik 5 izatera pasatu dela eta guztien parte-hartzea eta elkarlana beharrezkoa dela, lan bolumena eta ordezkatu beharreko erakundeak direla eta, wasap taldea sortzea proposatu da “Udalbatza” deitua, udalkide guztiez osatua eta haren bitartez lan egitea, bilera egitea beharrezkoa den kasuetan izan ezik.

 UDALAREN ORDEZKARIAK

Osasun Kontseilua: Ana Azanza Burusco, ordezkoa Miren Oyarbide Lapazaran
Auñamendi Mankomunitatea: Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu, Miren Oyarbide Lapazaran
Bidausi Mankomunitatea: José Irigaray Gil, Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu
Musika Eskola: Miren Oyarbide Lapazaran, ordezkoa Ana Azanza Burusco
Orreaga Kirol Mankomunitatea: Miren Oyarbide Lapazaran, ordezkoa Mikel Gaztelu Alonso
Cederna-Garalur: José Irigaray GIl, ordezkoa Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu
Eskola Kontseilua:  Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu, ordezkoa Ana Azanza Burusco
Amma Ibañeta: Miren Oyarbide Lapazaran, ordezkoa Ana Azanza Burusco
Berragu Mankomunitatea: Miren Oyarbide Lapazaran, ordezkoa Mikel Gaztelu Alonso
Euskara Zerbitzua: José Irigaray Gil, ordezkoa Mikel Gaztelu Alonso
B.B.E.-eko bazkalekuak kudeatzeko Batzordea: José Irigaray Gil eta Miren Oyarbide Lapazaran
Pirinioko Mahaia: José Irigaray Gil eta Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu
Parke Mikologikoa: José Irigaray Gil eta Miren Oyarbide Lapazaran.
Diruzaina: Juan Miguel Juandeaburre Ainciburu

     

KOKAPENA ETA INGURUA

Aurizko oihanak Iratiko Oihanaren mendebaldean daude, Aldudeko Mazizoan.

Udalaren dermioak, Orreaga eta Aurizberrikoarekin batera, lautada bat osatzen du, mendi hauetaz inguratua: ekialdetik La Corona, Mendebaldetik Mendiaundi eta Menditxuri, hegoaldetik Bagoandi eta iparraldetik Lindux, El Castillo, Girizu eta Ortzanzurieta. Azkeneko hori mendirik altuena da eta 1.570 metroko altuera du.

Lautada 900 metroko altuera du eta haren erdian daude herriak eta inguruko pentzeak.

Arro honen buru Orreaga da eta han dago Mediterraneo eta Kantauri itxasoen uren banalerroa. Banalerro hori Ortzanzurietako gainetik Girizu eta Linduxeraino doa eta lekurik baxuena Ibañetako lepoa da.

Elurtutako paisaia, kolore zuriz estalitako mendiak eta arroakBanalerro horretatik hegoaldera isuritzen diren urak Mediterraneora doaz eta Basajaunberro, Arrañosin, Xuringoa eta Oiarburu errekak osatzen dituzte. Erreka horien artean Urrobi ibaia sortzen dute. Ibai hori Artzibar osoa zeharkatu ondoren Irati ibaian ibairatzen da, Itoizko urtegitik hurbil. Gero Aragoi ibaian ibairatzen da, eta, hura, Ebron.

Uren banalerroaren iparraldera isuritzen diren urek erreka asko osatzen dituzte eta, 400 metroko beherakadan, Luzaide ibaia sortzen dute, Luzaide herriaren parean; azkenik ur horiek Kantauri itxasoan itxasoratzen dira.

MENDI KASKOETATIK PAGADIETARA. IZADIAK LILURATZEN GAITU

Bisitariari zaila egingo zaio iparraldeko ikuspegi ederren artean aukeratzea. Herritik mendi kaskorik altuenetara iristeko (Menditxuri, El Castillo, Lindux edo Ortzanzurieta) ordu bat baino zertxobait gehiago behar da.

Egunik garbienetan Kantauri itxasoa eta iparraldeko herrietako maldak ikus ditzazkegu iparraldera begiratu ezkero. Bidausi menditik hegoaldera begiratuz, Nafarroako orografia uhindua ikusiko dugu: Saioa menditik Abodiko ordokietaraino (Iratiko oihanaren goi aldean).

Hain ausartak ez direnek aukera izango dute Aurizko lautadan dauden bideetatik ibiltzeko, oso errezak baitira edozeinentzako. Horietako edozeinean milaka txoritxoen txio-txioak entzun daitezke; paraje hauetan bizi dira galtze zorian dauden zenbait txori-mota, hala nola okilak, okil gibelnabarrak edo okil beltzak. Egun eguzkitsua, zelai berdeak, mendi garaia eta zeru urdina ikusten da

Dudarik gabe, Pirinioetako zati hau inguru zoragarria da; bizilagunek eta bertaratzen direnek, bideetan barna, paisai ederraz zein ongi zaindutako izadiaz gozatzeko aukera izango dute.

Hala eta guztiz ere, eskualde eder honetan interes gehiena duena bertako jendea da: bidaiariekin atsegina eta erromesekin abegitsua; erromesek gure aroko bigarren milurtekoaren hasieratik eskualde hau zeharkatzen dute Santiagora iristeko.

USOAK, OILAGORRAK, HEGAZTIEN PASABIDEA

Ibañetako lepoa hegazti migratzaileen pasabide garrantzizkoa izateaz gain, hegazti gehien pasatzen diren Pirinioetako lekuetako bat da. Horregatik, eskualde honetan dauden usategiak (Luzaide, Orreaga eta Aurizkoak) Nafarroako preziatuenetakoak dira. Auritzen ez dira usategiak enkantean ematen, herriko ehiztari elkarteak erabiltzen baititu.

Migrazio garaian ez dira bakarrik usoak pasatzen, abuztuaren hasieratik miruak, sorbeltzak, buztanikarak, hegatxabalak, oilagorrak eta araba-zozoak ere ikus daitezke. Ikusgarrienak kurriloak eta antzarak izaten dira, batez ere egiten duten zaratarengatik.

Hegaztien artean aipagarriak dira okilbeltza eta okil gibelnabarra; horiek kabiak pagoen enborretan egiten dituzte. Aurizko oihanetan beste hegazti batzuk ere ikus daitezke: okil berdea, basoetako gerri-txoriak, garrapoa, okil handia, arrano sugezalea, zapelatz arrunta eta lertxun hauskara.

Barietate ornitologiko honi esker eta baita oihanen zabalera zein biztanle dentsitate bajuari esker, eskualde honetako zati handi bat Komunitatearen Intereseko Lekua kontsideratu dute, interes orokorreko eskualdeetan legearen babesa duen figura, alegia.

ONDDOAK ETA PATXARANA

Oihanetako zuhaitzen azpian, gauetako tenperatura freskoez eta larrazkeneko egun epelez (udaberrian baita) lagunduta, jakirik preziatuenetako bat aurki dezakegu: onddoak eta zizak. Nahiz eta barrutia izan, jende asko etortzen da bazter guztiak miatzera onddo beltzak hartzeko. Onddoak eta zizak etxean jateko bakarrik har daitezke, gehiago bildu eta saldu nahi dutenek Udalaren baimena behar dute.

Basoan ageri diren zizak ikusten diraHerritarrek asko maite duten produktua patxarana da. Irailean hartzen da eta anisarekin zein beste osagaiekin (kafe aleak, kamamila loreak,…) beratu ohi da hain estimatua den likorea. Aurizko ondasunik preziatuena egurra da. Herriko oihanak zentzuz ustiatu ohi dira, lehentasuna zuhaitz zaharrenak mozteari emanez, beti ere gutxieneko zuhaitz kopurua utziz, horrela horien haziei esker zuhaitz gehiago sortuko direla ziurtatzen da.

Pinuzko baso-berritze gutxi egin dira eta, horri esker, paisaia eta bertako naturaren baldintzak bere horretan mantendu dira. Herriko oihanetan pinuak %5 besterik ez dira; pagadiek 1000 ha baino gehiago hartzen dute, eta 50 ha alertze, izei eta douglas izeiez osatuak dira.

Antufa, Antsobi, Osamieta eta Oiarbu izeneko inguruak, Udaleko pagadien kalitate handia erakusten dute, eta horien kudeaketa ongi egin denaren eredu dira, Nafarroako beste tokietan gutxitan lortu dena. Zura erosten dutenei asko gustatzen zaizkie Aurizko Udalak urtero, enkante publikoren bidez, saltzen dituen zuhaitzak. Oihan hauetatik lortzen du Udalak diru gehien, eta, horregatik, diru horren zati bat oihanak mantendu eta hobetzeko erabiltzen du, garbitu, baso-berritu, kimatu, etab.

ERREKEN ABERASTASUNA

Urrobi ibaian ibairatzen diren erreketan bizi diren animalien artean amuarraina nabarmentzen da. Ur garbi horietan arrautzak erruten dituzte eta kumeak hazten dira. Auritz eta Aurizberri artean dagoen kolektorean eskualdeko ur zikinak biltzen dira; horri esker sahiesten da zaborrak Urrobi ibaira joatea.

Anfibioen artean arrabioa eta uhandre piriniarraz gain, baso-igel gorria dago; azken hori babestutako espeziea da urte batzuetatik hona, eta, horri esker, errekuperatzen ari da, putzuetan arrautzak erruten ohi dituztelako.

Ugaztun handiei dagokienez, basurdeak, orkatzak eta oreinak daude.

EUSKARA

Euskara izan da Aurizko bizilagunen hizkuntza naturala joan den menderarte. L.L. Bonapartek egin zuen euskalkien sailkapenaren arabera, Auritzen mintzatzen zen euskara hegoaldeko goi-nafarreraren euskalkia zen.

1997an, Koldo Zuazok euskalkien sailkapen gaurkotua egin zuen eta, horren arabera, Aurizko euskara nafarrera euskalkian zegoen.

2001ean egindako erroldan euskararen ezagupenei buruzko datuak bildu ziren eta, horien arabera, Auritzen euskaraz dakiten eta ez dakitenen portzentaiak hauek ziren:

  • Euskaldunak %30
  • Ia-euskaldunak %29
  • Ez daki euskaraz %41

Aipagarria da haurren %100ak D ereduan, hau da euskarazko ereduan, ikasten duela eskualdeko ikastetxeetan. Horrek bermatzen du, neurri batean, belaunaldi berriak euskaldunak izango direla.

Helduek ere badute euskalduntzeko aukerarik eskualdeko euskaltegian, AEK-k Garraldan duen Etxabarrengoa Euskaltegian alegia.

 ELKARTEAK ETA ERAKUNDEAK

  • Garaitzako Asi

Elkarte honek, sortu zenetik, kulturaren alorrean lan egin nahi duten guztiena eta guztientzakoa izan nahi du, inolako bazterketa politiko edo erlijiosorik egin gabe.

Garaitzeko Asi Elkarteak 120 kide ditu eta 2004ko bigarren hiruhilabetean sortu zen, herritar batzuen ekimenez, kultur arloan lan egiteko asmoz.

Elkartearen helburu nagusia kultura sustatzea da, eta, horretarako, gazte zein helduentzako jarduerak antolatzen ditu, astialdian jarduera entretenigarri eta aldi berean aberasgarrietan parte hartzeko aukera eskainiz.

Gustatuko litzaiguke jendearen artean jakinmina eta interesmina piztea eta horretarako jarduera hauek planteatzen ditugu: kultur jarduerak, feriak, antzerkia, dantzak, erakusketak, etab; kirol jarduerak, pilota, herri kirolak, mendizaletasuna, etab; aisi-jarduerak, bazkariak, txangoak, etab.

Garaitzeko Asi Elkarteak aukera eman nahi die heldu zein haur eta gazteei haien arteko harremanak sendotzeko. Haur eta gazteek beren trebetasunak eta ahalmenak erakutsi eta garatzeko aukera izan behar dute, pertsonak diren heinean eta bere herriko seme/alaba bezala hezitu eta aberastuz, gure herriak kultura eta etorkizun propioa baitu, eta gazteak baitira hori eraikiko dutenak.

2004ko ekainetik 2005eko abuztua arte 20 ekitaldi baino gehiago antolatu ditugu: igautreak, hitzaldiak, musika emanaldiak, Aurizko Ingurutxoaren errekuperatzea ospatzeko dantza jaialdia, pilota partidak, herri bazkariak, erakusketak eta izarren behaketak

Auritzen ezin baino hobekiago hornitutako kultur etxea dugu, eta, horretan hitzaldiak, bideo-hitzaldiak, erakusketak, musika emanaldiak eta kalitateko ekitaldiak antolatu ahal ditugu.

Telefonoa: 636 80 84 79

E-Posta: garaitzekoasi@yahoo.es

  • San Nicolás Ehiztari Elkartea

Presidente: Javier Escribano Garate

Secretario: Iñigo Leache Arrese