Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BISITA GAITAZU

MONUMENTUAK

BEITI ALDEKO ETXEAK

casas_barrio_bajo1. Etxea: “Otermin” izenekoa, XIX. mendearen bukaeran eraikia, XX. mendean zaharberritu zuten eta hasierako ezaugarri guztiak galdu zituen. 1945a arte, 60 urtetan zehar, hotela izan zen, Ayestaran Hotela.

2. Etxea: “Arretxe” izenekoa, 1881ean eraikia, arkitektura herrikoia.

3. Etxea: “Bernatena”, XX mendearen hasieran eraikia

4. Etxea: “Aguio”, 1796koa, aurreko biak baino aurrealde soilagoa dauka eta leiho eta atarien harriak nabarmentzen dira.

5. Etxea: “Etxezuri”, antzinako etxea, atari handikoa. Jauregitarren harmarria dauka; familia hori 1781ean agertu zen Auritzen eta Gorritikoa omen zen; noblezia eta 8 kuarteleko harmarria: lehenengoa eta laugarrena lisoak, bigarrena eta hirugarrena 5 bihotzekin, lau kuartel horien gainetik faxa bat eta erdian gaztelua, bosgarren eta zortzigarrenean zuhaitz eta otso bana eta seigarren eta zazpigarrenean goitik beherako marrak. Etxeko barnealdeak XVIII mendeko jauregien itxura dotorea dauka. Etxea Agirretarrena izan zen, Luzaidetik etorritako familia eta han ere “Etxezuri” izeneko etxearen jabeak ziren.

6. Etxea: “Aian”, 1796koa.

7. Etxea: “Andresanjelenea”, 1796koa, arkitektura herrikoia, 1998an modu txukunean berritua, hasierako elementu guztiak errespetatuz.

8. Etxea: “Argizarigilearena”, 1796koa, aurreko baten aurrien gainean Jose Ramon Gurpidek eraikia; lehenengoa Konbentzio gerra frantsesan erre zuten. Harmarria: basurde beltza zuhaitz berde baten aurrean ibiltzen, urre koloreko atzealdearen gainean eta gorri kolorez inguratua. Ongi kontserbatu den XVIII. mendeko etxea, aurrealdea eta barnealdea nabarmentzen dira, hala nola barnean duen sukaldea.

9. Etxea: “Oiarbide”, 1799koa, Pedro Agirrek eraiki zuen eta Ciriaco Oyarbide etxeko nagusia zenean, 1868an, Juan Prin Generala etxe horretan errefuxiatu zen; eskerrak emateko bere litografia bat oparitu zion etxeko nagusiari. XVIII. mendeko eraikin ederra da.

10. Etxea: “Perikorena” edo “Iriarte”, gaurregun Garate izenez ezagutua. 1789an eraiki zuten, aurrekoaren aurrien gainean. 1684an, haren jabeak, Pedro Iriartek, noblezia titulua eskatu eta lortu zuen. Harmarrian bi basurde eta bi zuhaitz, hiru lirio, ilargi erdia eta xakea ditu.

GOITIALDEKO ETXEAK

casas_barrio_alto1. Etxea. Eliz-parrokia. Haren bolumena nabarmentzekoa da eta pareta guztiak harri landuaz daude eginak; aurrealdea errenazentista estilokoa da, 1699koa, eta Oroz familiako harmarria dauka; Auritzek harmarri bera erabiltzen du 1945. urteaz geroztik. Ataria Berako Juan de Miurak landatu zuen. Barnealdean erretaula nagusia nabarmentzen da, barroko estilokoa eta orain dela gutxi berritua, hala nola 1612ko ezkila

2. Etxea. “Goizueta”, 1824an eraikia, erabilitako materialak eta etxeko neurriak nabarmentzekoak dira. Erasotarren Maiorazkoarena izan zen.

3. Etxea. “Bergara”, abizen hori XV. mendetik erabili izan da Auritzen. 1616ean Pedro de Bergara eskribau-notarioa izan zen Auritz, Aezkoa eta Orreagako Kabildoaren epaitegietan. Harmarriak 5 kuartel dauka: lehenengoan ipar-belearen irudia, bigarrenean bi otso, hirugarrenean 3 barra koskoldun, laugarrenean arrapala-piztia eta bosgarrenean 8 banda. 1796ko eraikina, barnealdea oso ongi zaharberritu dute.

4. Etxea. “Otsalde”, estilo herrikoia, 1796an eraikia.

5. Etxea. “Iñarrea”, Aurizko antzinako Oroz izeneko jauregia. 1985ean bota zuten eta beste eraikin bat egin zuten, interes arkitektonikorik gabekoa.

6. Etxea. “Masip”, 1893an eraiki zuen Antonio Masip enpresariak. Arkitektura herrikoia beste elementu batzuekin nahasten du, hala nola leihoak, teilatua, etab.

7. Etxea. “Bikarionekoa”, 1760koa, estilo herrikoia, aipagarria da harrilanduzko aurrealdea. Hiriko Aldasoro familiaren oinetxea izan zen.

8. Etxea. “Txikipolit”, jauregi itxurako etxea, XIX. mendekoa. Nabarmentzekoa da barneko eskailera. Etxe honetan ostatu hartu zuen Espainiako Koroa eskuratu nahi zuen Carlos VII.ak alde egin aurreko gauan, 1876ko otsailaren 26an. Etxe honetakoak ziren Francisco eta Nicolas Polit jaunak, Orreagarekin harreman handia izan zutenak.

9. Etxea bis. “Dorrekoa”. Erdi Aroko jatorria dauka eta, nahiz eta katalogatua ez egon, horma lodi bikainak ditu; 2000. urtean berritua izan zen modu txukunean. Erdi Aroko dokumentazioan askotan aipatzen da dorre hau eta baita lautada zelatatzeko zuen balioa ere.

10. Etxea. “Porkaxo”, 1796an eraikia eta 1866an berritua, arkitektura herrikoia dauka

11. Etxea.”Sarasa”, 1860an eraikia, arkitektura herrikoia dauka. Etxe horretan Hilario Sarasa bizi izan zen, 1878an “Reseña historica de Roncesvalles” izeneko lana argitaratu zuena. Horregatik Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten eta oparitu zioten urrezko irudia Orreagako altxorrari eman zion.

12. Etxea. “Oloriz”. Hermilio de Olorizek eraiki zuen 1907an. Hermilio de Oloriz, Nafarroako kronikari izan zen eta baita historialari, olerkari eta Nafarroako Errege Artxiboko lehenengo artxibozain ere; hortaz gain, Historiako Errege Akademiako kide, Euskara Elkartearen sortzaileetako bat, Arkeologia Errege Akademia frantseseko kide eta Nafarroako monumentu historikoen batzordekide izan zen.

UDALAREN FRONTOIA

fronton1Udalak frontoia eraiki zuen 1948.ean, herriaren nahia betetzeko. Frontoi xarmangarria, neurri zehatzekoa eta herriaren beharretara oso ongi egokitua. 800 pertsonentzako tokia dauka; herriaren pilotazaletasunarentzako onuragarria izateaz gain gazteentzako biltokia da negu luzeetan.

KANPOSANTUA

cementerioAurizko kanposantua ekialderantz orientatua dago, eliza asko bezala. Haren diseinua bakarra da eta herriarekin harremana izan zuen arkitekto batek egin zuen, Gortarik. Aipagarria da kanposantuaren egitura: Q (omega) irudikatzen duen zirkulua eta A (alfa) sarreran. Alfabeto grekoaren hasiera eta bukaera. A hori atarian ere badago.

Aurizko kanposantuan hilobi guztiak berdinak dira (3 hilkutxentzako tokia dute), familia bakoitzarentzako bana dago eta zenbatuak daude. Ezin da panteoirik egin. Bakarrik hilarriak jarri ahal dira, neurri berdinekoak (ezin dute 60 zm. baino gehiagoko altuera izan).

Hilarrietan familia bakoitzak bere izena jartzen du. Kanposantuan gurutze bakarra dago.

ELIZA

iglesia“Bariko San Nikolas” eliz-parrokia. Harlanduaz egina. Aurrealdea errenazentista estilokoa da eta 1699an egin zen; horretan herriko Oroztarren harmarria dago. Harmarri hori da herriak erabiltzen duena 1945etik. Elizako aurrealdea Juan de Miura beratarrak egin zuen. Barnean erretaula nagusia nabarmentzen da, barroko estilokoa eta orain dela gutxi berritua; aipagarria da baita 1612ko ezkila.