Urtarrilaren 5eko gauean ospatzen da eta herriko karrika nagusitik barna ibili ondoren, elizara joaten da, han Errege Magoek, herriko eta elizako agintariekin batera, herritarrak agurtu eta pregoia botatzen dute. Ondoren herrian barna ibiltzen dira eta ibilbidea udaletxean bukatzen dute. Handik…
2019ko OLENTZERO
Abenduaren 24an, arratsaldean, Olentzero etorriko da menditik. “kalejira”ren ondoren Kultur Etxean Olentzero haurrekin egonen da eta gero txokolate-jana egingo da.
BARIKO SAN NIKOLAS
Abenduaren 6an ospatzen da, egun horretan Bariko San Nikolas eguna baita. Meza izaten da eta, ondoren, herri bazkaria, dantzaldia eta antzerki emanaldia. Aurreko egunean, abenduaren 5ean, Mus Txapelketa lasterra antolatzen da, arratsaldean.
ORREAGAKO PROZESIOA
Eskualdean egiten diren Orreagako prozesio guztiak bezala, maiatza eta ekaina bitartean egin ohi da, igande batean. Goizeko 9:00etan elizatik irteten da eta Orreagaraino joaten da oinez. 10:30ean meza izaten da eta ondoren Udalak otamena ematen die herritarrei. Eguerdian, Ama Birjinari…
AZIENDA FERIA
Irailaren 21etik hurbilen dagoen igandean egiten da. Herriko zein kanpoko abeltzainek aziendak erakusten dituzte aldez aurretik prestatuak dauden korleetan; 4 urte behin azienda lehiaketa egiten da.
ESKULANGINTZA AZOKA
Abuztuaren 15ean egiten da, Ama Birjinaren egunean. Goizean artisauek, bai eligaiak egiten dituztenak zein beste gauzak lantzen dituztenak ere, plazan eta karrika nagusian egoten dira bere produktuak nola egiten dituzten erakutsi, saldu eta dastamenak egiteko.
IGAUTREAK
Duela urte batzuk, Garaitzeko Asi Kultur Elkarteari esker igautreetako igande eta asteartea berreskuratu ziren, hala nola Ingurutxoa, Aurizko dantza tipikoa, alegia. Ekitaldirik garrantzizkoena karrikadantza da, eta jendea mozorroturik ateratzen da. Plazan ingurutxoa dantzatu ondoren taloa jaten da, txistorra eta txingarrarekin.
SAN JUAN BESTAK, TRIBULI DANTZA ETA SUAK
Bestak ekainaren 24an ospatzen dira (San Juan eguna) eta 24ko gauan egiten diren suekin hasten dira; suekin batera herriko gazteek “Tribuli”-dantza dantzatzen dute herriko agintarien aurrean. Herriko lau tokitan egiten da hori, lehenengo gazteek dantzatzen dute eta ondoren jendeak suen…