Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HELDUAK EUSKALDUNTZEKO KANPAINA

Aurtengo kanpainaren leloa hau da: “Aukera galdurik? Ez horixe! / No te pierdas la oportunidad de aprender euskera”. Antolatzaileen helburua da helduak motibatzea, euskara ikasten hasteko edo ikasprozesua burutzeko.

Nafarroako Gobernuak 32 toki erakunderekin eta Nafarroako euskaltegiekin batera abiatu du kanpaina, euskaltegietan matrikulazioa sustatzeko.

Iaz bezala, helduek aukera izanen dute Euskarabideak eskainiko dituen dirulaguntzak eskatzeko, horretarako bere deialdia zabalduko du.

Euskaltegia ikasteko ingurune atsegina da, eta kontuan hartzen ditu adin guztietako helduen ezaugarriak eta beharrak. Horretarako, hain zuzen, ikasketa aktiboan oinarritutako metodologiak erabiltzen ditu, komunikazio gaitasun praktikoak barneratzeko. Horregatik, kanpainak zera nabarmentzen du: “Gozatu euskara”, euskaltegiek helduen motibazioa kontuan hartzen dutelako beti.

Kanpainari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean  zein https://elaide.eus/eu/helduak-euskalduntzeko-kanpaina-abiatu-da webgunean aurkituko duzu.

 

 

Share