Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK ADITZERA EMATEN DU:

 

Bizilagun guztiei oroitarazten zaiela udalerrian edozein obra egiteko lizentzia eskatu behar dela, Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren arabera.

Zerbitzu teknikoek, noizean behin, ikuskapen-bisitak egingo dituzte, bai lizentzia lortuta egin diren obrak berrikusteko zein lizentzia eskatu gabe edo hura lortu gabe egin direnak berrikusteko.

Obrak baimenik gabe edo baimenean jarritako baldintzak bete gabe egiten diren kasuetan, Udalak berehala geldiaraziko ditu eta legea betearazteko txostena irekiko du.

Egoera horretan segituz gero, zehapen espedientea abieraziko da, hertsapen isunak paratu, etab. (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen 207. eta 212. artikuluak)

 

JENDAURREAN JARTZEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

Share