Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK ADITZERA EMATEN DU:

Eguraldi txarra egiten duenean ur-hodiak eta ur-kontagailuak zaintzeko, hala nola herriko karriketatik ibilgailuekin ibiltzeko zenbait gomendio egin nahi diegula herriko bizilagunei:

  • UR-HODIAK ETA UR-KONTAGAILUAK: bizilagunei eskatzen zaie, hotz-bolada luzea egiten duenean, kontagailua babestea eta isolatzea, hondatu ez dadin. Hertsirik dauden etxeetan uraren pasoko giltza herstea, eta zabalik daudenetan, hotz ikaragarria egiten duenean, txorrota bat irekirik uztea gomendatzen da (ur pixka bat ateratzea aski da).
  • KARRIKETAKO ZIRKULAZIOA: ibilgailuak elurra kentzeko traktoreari traba egiten ez dioten tokietan aparkatzen saiatzea, batez ere San Nikolas, Zubiarte, Dorrekoa eta Kanaleburua karriketan. Debekaturik dago atzeko frontoian ibilgailuak aparkatzea, elur anitz egiten duenean izan ezik.
  • ORREAGA KARRIKAN ez da ibilgailurik aparkatuko, elurra kentzeko kamioiak bere lana arazorik gabe egin dezan, bestela errepideetako Zerbitzuak ez du karrika horretako elurra kenduko; karrika hori zerbitzu horrek garbitzen du Osasun Etxea bertan dagoelako
  • Zubiarte karrikatik kontuz ibiltzea gomendatzen da, Josta Leku pilotalekuko eta udaletxeko teilatuetatik elurra erortzeko arriskua dagoelako. Debekaturik dago karrika horretan ibilgailuak aparkatzea. Modu berean, aipatutako arazo horiek saihesteko, ibilgailuak Otermin eta Loizu etxeetako atzealdetik eta Bernatena (lehen Larralde okindegia) eta Etxexuri (Don Jauregi Landa Etxea) etxeen arteko errepidetik ibiltzea gomendatzen da

ADITZERA EMATEN DA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Share