Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZABOR-BILKETA AURITZEN

Dakizuenez, plastikoak eta utzitako zaborra ingurumen-arazo larria dira; izan ere, askotan, kanpoan utzitako ontzi bat erreken eta ibaien barna itsasora iristen da. Behin itsasoan, plastikoak mehatxu dira irensten dituen edo harrapatuta geratzen den faunarentzat. Gainera, arriskutsua da plastikoa duen arraina jan dezakegun pertsonentzat. Beraz, baliteke utzitako zaborra ez izatea guztion ardura, baina bai guztion arazoa.

Bidausi Mankomunitatetik, Irati-Orreaga Turismo Elkartearen laguntzarekin, naturan utzitako bi zabor bilketa egin dira azken bi urteetan. Boluntarioek egiten dute eta SEO/Birdlifek eta Ecoembesek sustatutako Libera Proiektuan txertaturik dago (https://proyectolibera.org).

Aurten ere bilketak eginen ditugu eskualdean martxoaren 7tik 14ra. Auritzen bilketa eginen dugu ANTSOBIn eta IPETEAn martxoaren 14an, GOIZEKO HAMARRETAN elkartuko gara UDAL PLAZAN. Anima zaitezte etortzera, eta, parte-hartzea argi baduzue, abisatu garaiz Auritzeko Udalari edo Bidausi Mankomunitateari aseguruen gaia kontuan hartzeko.

 

Esker mila!

Share