Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Irailaren 20ko jarduerak

Covid-19aren pandemiaren egungo egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan dugu iraileko ohiko feria, gutxienez 1305etik aurrera ospatzen dena. Urte horretan dokumentatuta dago, eta aurten datorren igandean, hilak 20, egin behar zen.

Azienda Kuatropean ez egoteak gogoeta eragin behar digu bizi dugun eta sortzen dugun ingurumen-krisiaz eta horren ondorioez, hala nola pandemia honetaz, eta horrek osasunean, ekonomian, gizartean eta ingurumenean dituen ondorioez. Nekazaritza eta abeltzaintza jasangarri eta txikiak elikagai osasuntsu eta hurbilez hornitzen gaituela pentsarazi behar digu, lurraldea zaindu eta gure herriak egituratzen dituela, biodibertsitatea, airea, ura eta lurzoruak zaintzen dituela. Era berean, gogorarazi behar da osasun-krisiaren unerik latzenetan agerian geratu zela nekazaritzak eta abeltzaintzak elikagaien horniduran duten eginkizuna eta tokiko sareak ehuntzearen garrantzia. Horregatik, garrantzitsua da kontsumo-ohitura arduratsu eta iraunkorrak hartzea, bertako nekazaritza eta elikadura bidezkoago bati eusteko

Hala ere, ez dugu nahi eguna oharkabean pasatzea, eta, horregatik, Udalak jarduera hauek antolatu ditu:

IGANDEA, 20a.

  • 9:30etik 12:30era. UDALETXEA ZAHARBERRITZEKO OBRAK BISITATZEA. Bertan, Nasuvinsak Medikuaren eta Aguazilaren antzinako etxebizitzetan egindako alokairu sozialeko lau etxebizitza ikusi ahal izango dira, bai eta udal-bulegoetan egindako hobekuntza-lanak ere.

Bizi dugun osasun-egoera dela eta, bisitak edukiera txikikoak izango dira, eta jakinarazten da instalatutako igogailua ez dela martxan egonen egun horretan.

  • 13:00etan. GOITIKO GARBITOKIA berreskuratzeko lanak eta horretarako egindako argitalpena aurkeztea, bai eta gertaera gogoratzeko plaken desestaltzea.

Espazioa txikia denez eta osasun-egoera dela-eta, ekitaldia kanpoaldean egin behar denez,  Dorrekoa eta Berexi kaleek bat egiten duten lekuan egingo da.

Udalak bizilagunak gonbidatzen ditu ekitaldi horietan parte hartzera.

Share