AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
Heldu den maiatzaren 7an auzolana egingo dela herrian, eguraldi txarra egiten ez badu.
Parte hartuko duten bizilagunak 9:00etan elkartuko dira atzealdeko frontoian.
Lan hauek egingo dira:
– Bideetako mantentze lanak eta zuloak betetzea.
– Sasiak moztea.
– Tubex biltzea.
Zarrakamaldak, aitzurrak eta palak ekarri behar dira.
Lanak amaitu ondoren ohiko hamaiketakoa egingo da.
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.