Pandemiaren ondorioz joan den urtean bertan behera gelditu zen baina aurten Iraileko Feria ospatuko dugu berriro. Gutxienez 1305 urtekoa da, urte horretan lehen aldiz dokumentatu baita.
COVID-19a ere aurtengo ekitaldiak eta ospakizunak baldintzatzen ari da, eta feria hau modu prekarioan antolatzera behartzen gaitu, baina auriztarrak eta bisitatu nahi gaituztenak goiz atsegina pasatzera animatzen ditugu, betiere birusaren aurkako neurriak errespetatuz.
AURIZKO UDALA
IRAILEKO AZIENDA FERIA 2021
IGANDEA, IRAILAREN 19a
* 9:00etatik 14:00etara Azienda Feria Kuatropean
Feria hasi baino lehen azienda guztiek bere tokian egon beharko dute, eta azienda orok indarrean dagoen osasun legea bete beharko du.
* 12:45ean “Bariko San Nikolas” elizan Udalak argitaratu duen “AURITZ ETA ORREAGA BIZIKIDETZAREN ADIBIDEAK” aldizkariaren aurkezpena.