|
AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
COVID-19ren ondorioz, Udalak maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran erabaki zuela bertan behera uztea herriko festetan, ekainaren 19, 20, 21, 23 eta 24rako aurreikusitako ekitaldiak, gazteek eta Udalak antolatutakoak. Dagozkion segurtasun-neurriak berma daitezkeenez, modu ofizialean ekitaldi hauek egingo dira: Ekainaren 24a, zaindariaren eguna. 11:00etan. Dianak herriko karriketan zehar, bertako musikarien eskutik, eta suzirien jaurtiketa. 12:00etan. Meza San Juan zaindariaren ohorean. 12:45ean. 85 urte betetzen dutenen omenaldia (ekitaldia elizan izanen da).
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
|
Deprecated: str_replace(): Passing null to parameter #3 ($subject) of type array|string is deprecated in E:\WEBS\wp1\wp-content\plugins\wysija-newsletters\helpers\render_engine.php on line 1101