NEXT GENERATION EU FUNTSAK, BERRESKURATZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN (BEEP)
IRUZURRAREN AURKAKO POLITIKA
IRUZURRAREN AURKAKO SALAKETAK
Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertakariak salatu nahi badituzu, Auritzeko Udalak horretarako prestatutako kanala erabil dezakezu. Bertara sartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide honetara:
denunciasantifraude@burguete.es
Era berean, jakinarazten da dokumentu honetan ezarritako prozedurez gain, edozein herritarrek edo enplegatu publikok ustezko iruzurrezko egitateak jakinarazi ahal izango dizkiola SNCAri, zerbitzu horrek web-helbide honetan horretarako prestatutako «Infofraude» kanpo-salaketen kanalaren bidez:
Europako funtsei eragiten dieten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea
DOKUMENTUAK
Iruzurraren aurkako politika, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) eta NGEU funtsen esparruan, 2023ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran onartu zen.
Iruzurren aurkako neurrien Plana
PLAN ESTRATEGIKOA
PROIEKTUAK
Goi hornidurako sarea berritzea ur-hartunetik Aurizko ur-biltegiraino
20.000 BIZTANLE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN NAFARROAKO UDALERRIETAKO SAREETAKO HORNIDURA HOBETZEKO ETA GALERAK MURRIZTEKO diru-laguntzen deialdira bildutako proiektua, Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren barne.
Onuraduna: AURIZKO UDALA
Inbertsio osoa: 86.995,62 €
Laguntzaren zenbatekoa: 60.218,18 €