Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

PIRINIOKO PLANAK UDAKO FORMAKUNTZA-ESKAINTZA AURKEZTU DU

  Uztailean eta abuztuan bi ikastaro emaneno dira: “Arte Plastikoak eta dantza-urbanoa” eta “narratiba komunitarioa” Pirinioko Planak 2021eko bigarren hiruhilekorako formakuntza-eskaintza aurkeztu du. Bi ikastaro izanen dira, udan zehar emanen direnak. Bi ikastaroak, “Arte Plastikoak eta dantza-urbanoa” eta “Komunitate-narratiba” aurtengo…

Udako jarduerak

Aurizko Udalaren Euskara Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu udarako Ornitolan ingurumen zerbitzu enpresarekin elkarlanean. Jarduera horietan 7 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete, beti ere D ereduan ikasten badute edo euskaldunak badira, izan ere jardueren helburu nagusia da…

OHARRA

2021eko ekainaren 5ean, larunbatean, txakurren txertaketa eta identifikazioa eginen da 16:30ean atzealdeko frontoian. Derrigorrezkoa da 4 hilabete baino gehiago duten txakurrak txertatu eta identifikatzea (txertaketa bi urtez behin egiten da). Animaliaren jabeak bere N.A.N. eta txakurraren kartila eraman beharko ditu;…

INDUSKETA ARKEOLOGIKOAK 2021eko UDA

Azkeneko udetan gertatu bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa arkeologikoak egingo ditu gure udalerrian 2021eko udan. PDF honetan informazioa aurki daiteke, baita izena emateko orria ere: ARQUEOLOGÍA-FOLLETO-EUS-LABURTUA Gainerako aztarnategiei buruzko informazioa: http://www.aranzadi.eus/actualidad/oferta-excavaciones-arqueologicas-2021?lang=eu

BANDOA Ordenantzak eta Batzarrea

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU: Maiatzaren 11n argitaratu zela Nafarroako Aldizkari Ofizialean Baso-bideen erabilera, herri-lurretara sartzea eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onarpena. Interesdunek udal-bulegoetan edo posta elektronikoz eska dezakete, behar diren ondorioetarako, honako helbideetara idatziz: administracion@burguete.es edo ayuntamiento@burguete.es.…

Bandoa AUZOLANA

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU: Heldu den maiatzaren 8an  auzolana egingo dela herrian, eguraldi txarra egiten ez badu. Parte hartuko duten bizilagunak 9:00etan elkartuko dira atzealdeko frontoian. Lan hauek egingo dira: –          Bideetako mantentze lanak eta zuloak betetzea. –          Sasiak moztea.…

URA – 2020ko 2. SEIHILEKOA

  Honakoaren bidez jakin arazten dizut 2020eko 2 seihileko Ur-Tasa – Saneamendu Kanonari dagozkien errezibuak ordaintzeko epea 2021eko apirilaren 30ean bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirubilketa premiamendu bidez eginen da eta honek ekarriko du tributu foru lege orokorraren 117.…

Formakuntza Plana – GuPirinioa

PIRINIOKO PLANAK-GUPIRINIOAK BERE FORMAKUNTZA PLAN BERRIA AURKEZTEN DU Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe. Horrela,…