Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8aren, emakumeen nazioarteko egunaren karietara, Berdintasunaren Nafarroako Institutuak kanpaina bat bultzatu du.

Kanpaina honen helburua da emakumeen ahalduntzean eragitea txiki-txikitatik, berdintasuna erdiesteko gakoa baita, gizartea interpelatuz eta barnebilduz helburu honen erdiespenean.

Kanpaina honen xedea da balio sozialen transformazio prozesu bat sustatzea, erreferentziazko eredu estereotipatuak gaindituz eta herritar guztiek bultzaturiko espektatiba positiboak sortuz, emakumeen lidergoa eta parte-hartze erreala lortzeko: guztiok ere moldatzen baitugu bizi dugun gizarte hau.

Horretarako, kartel bat eta iraupen laburreko hiru spot diseinatu dira. Horietan adierazten da emakumeen ahalduntze prozesua txiki-txikitatik hasten dela, eta gizarteak ere horretan jokatzen duen papera, erakutsiz beren ingurune hurbilekoan berdintasunaren alde ekitea erabakitzen duten pertsonen adibide positiboak.

Kanpaina herritarrei begirakoa da, oro har. Hona hemen kanpainaren euskarriak: bideoak eta kartelak.

Kartela deskargatu      1. Bideoa “Egizu”    2. Bideoa “Zergatik ez, egizu”    3. Bideoa “Aurrera, egizu

Informazio gehiago:  martxoak 8 Web

Share