Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OIHAN ENKANTEA

2016ko apirilaren 15eko 72. zk. duen NAOean honako oihan aprobetxamendu hau argitaratu zen:

Oihan enkantea
(PEFC ziurtapena duen zura)

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea. Oianandin, Patxaranberro-Basajaunberro mendian, 682 pagoz osatua, 385 m³ zur eta 607 m³ enbor-txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 25.250,89 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udal Idazkaritzan eta Udalaren webgunean (www.burguete.es) dago interesatuen eskura.

Interesatuek Udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira eta iragarki honi eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hemezortzigarren egun naturalen barnean arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du. Enkantea hurrengo egunean eginen da, Aurizko udaletxean, 14:00etan.

Auritzen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ………………………………………….. adinez nagusia, NAN zenbakia ……………………………. Helbidea …………………………….. (herria, kalea, probintzia) Telefono zenbakia ………………………… Ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela …………………….. m³ egiten duten ……………………………………… pagoz osatutako lotea esleitzeko, eta ezaguturik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke ………………………. euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

PLIEGO COND. TEC. GOB NAVARRA

Pliego condiciones apr forest

PROPOSAMEN EREDUA

Share