Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

Aditzera ematen da 2021eko egur loteak eskatzeko epea ireki dela eta martxoaren 12an bukatuko dela.

Egurra 2021eko abenduaren 31 baino lehen atera behar da.

Jasangarritasun-arrazoiak direla eta, irizpide hauei jarraituko zaie:

  1. Erroldatutako familia-unitateek izango dute lote-eskubidea.
  2. Lote bakoitzeko 30 euroko aprobetxamendu-tasa ezarri da, eta lotea egin aurretik ordaindu beharko da. Horretarako, Udalak dagokion ordainagiria igorriko du.
  3. Loteak familia-unitatearen araberakoak eta besterenezinak dira, bestela, lote-eskubidea galduko da urtebetez.
  4. Lotearen eskaera Udal Idazkaritzan jakinaraziko da, 948760032 telefonora deituz edo eskabide idatzia udaletxeko bulegoetan aurkeztuz edo administracion@burguete.es helbidera idatziz, martxoaren 12a baino lehen.
  5. Egur-lotea eskatu ahal izateko, beharrezkoa da 2020an esleitutakoa atera edo amaitu izana.
  6. Bigarren urtez, Udalak zurgile batekin kudeatuko du nahi duten onuradunen lote-multzoaren erauzketa; egurra atera ondoren, ateratzeari dagokion zenbatekoa kobratuko du.

Onuradunak modalitate honi heldu nahi badio, lotearen eskabidean jakinarazi beharko     du, guztiak zuhaitz-masa berean markatzeko.

 

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

Auritz, 2021eko otsailaren 15a.

ALKATEA.

 

Share