AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
Aditzera ematen da 2021eko egur loteak eskatzeko epea ireki dela eta martxoaren 12an bukatuko dela.
Egurra 2021eko abenduaren 31 baino lehen atera behar da.
Jasangarritasun-arrazoiak direla eta, irizpide hauei jarraituko zaie:
- Erroldatutako familia-unitateek izango dute lote-eskubidea.
- Lote bakoitzeko 30 euroko aprobetxamendu-tasa ezarri da, eta lotea egin aurretik ordaindu beharko da. Horretarako, Udalak dagokion ordainagiria igorriko du.
- Loteak familia-unitatearen araberakoak eta besterenezinak dira, bestela, lote-eskubidea galduko da urtebetez.
- Lotearen eskaera Udal Idazkaritzan jakinaraziko da, 948760032 telefonora deituz edo eskabide idatzia udaletxeko bulegoetan aurkeztuz edo administracion@burguete.es helbidera idatziz, martxoaren 12a baino lehen.
- Egur-lotea eskatu ahal izateko, beharrezkoa da 2020an esleitutakoa atera edo amaitu izana.
- Bigarren urtez, Udalak zurgile batekin kudeatuko du nahi duten onuradunen lote-multzoaren erauzketa; egurra atera ondoren, ateratzeari dagokion zenbatekoa kobratuko du.
Onuradunak modalitate honi heldu nahi badio, lotearen eskabidean jakinarazi beharko du, guztiak zuhaitz-masa berean markatzeko.
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.
Auritz, 2021eko otsailaren 15a.
ALKATEA.