Aurizko Udalaren Euskara Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu udarako Ornitolan ingurumen zerbitzu enpresarekin elkarlanean.
Jarduera horietan 7 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete, beti ere D ereduan ikasten badute edo euskaldunak badira, izan ere jardueren helburu nagusia da aisialdian haurren artean euskararen erabilera sustatzea.
Izena emateko epea zabalik egonen da ekainaren 16a arte eta Euskara Zerbitzuan egin behar da: euskara@burguete.es – 948790405