AURIZKO UDALA
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udal Iragarki Oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: LORENTX ATERPEA SL
Jarduera: ATERPEA
Tokia: AURITZ-BURGUETE, San Nikolas 56.
Auritz, 2019ko abenduaren 9a.
Alkatea, José Irigaray Gil