Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURITZKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:

Energia-eraginkortasunaren hobekuntza Administrazio Publikoentzako lehentasunezko gaia dela kontuan hartuz, eraikinak zaharberritzeko bi diru-laguntza daude gaur egun:
1) Cederna-Garalur Elkarteak eraikinen inguratzaileak (teilatua eta zurgintza) berritzeko laguntzak kudeatzen ditu; horien bidez %30 eta %50 arteko diru-laguntzak eta gainontzekoa ordaintzeko finantzazio baldintza ezin hobeak (10 urterako mailegua, interesa Euribor gehi 0€) lor daitezke, beti ere gutxieneko inbertsioa 30.000 eurokoa baldin bada. Modu berean badaude galdarak aldatu edo eraikinaren barnealdeko argiztapena optimizatzeko beste laguntza batzuk ere. Dokumentazioa aurkezteko epea, hasiera batean, maiatzean bukatuko da.
2) Nasuvinsa enpresa publikoak lehen etxebizitza zaharberritzeko laguntzak kudeatzen ditu; gaur egun 25.000 eurotara igo daitezke laguntza horiek.
Aipatutako bi diru-laguntzak bateragarriak dira. Udalak erabaki du 2016tik aitzina OEGZ %3,99tik %3ra jaistea, zaharberritze-espedienteen sustapenari laguntzeko.
Informazio gehiago nahi duten bizilagunek udal bulegoetara jo dezakete.

JENDAURREAN JARTZEN DUDANA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
Auritz, 2016ko urtarrilaren 28a

ALKATEA

Share