Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURITZKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:

Aditzera ematen da 2016ko egur loteak eskatzeko epea zabalik dagoela 2016ko apirilaren 19a arte. Jasangarritasun arrazoiak ditela eta, honako irizpideei jarraituko zaie:

1.)    Egur lotea izateko eskubidea dute udalerrian erroldaturik dauden eta urtean gutxienez 9 hilabetez bertan bizi diren familia unitateak. (Behar bezala justifikatutako gaixotasun arrazoiak direla kausa, bertan bizi ez direnak izan ezik).

2.)    Auzolana egiteagatik egur lotea izateko eskubidea deuseztatu da. Hala ere, Udalak erori diren pagoen loteak markatu ditu erroldaturik dauden baina urtean 9 hilabetez bizi ez diren familia unitateentzako. Eskaeren arabera, lote osoak edo lote erdiak markatuko dira. Lote osoak bi urterako emango dira eta lote erdiak urte baterako. Irizpide hau urtero jarraituko da, beti ere markatuko diren eroritako pagoen lote kopuruen arabera, Oihan Zaintzaileek gainbegiratuta.

3.)    Lote bakoitzeko 30€ ordainduko dira, lotea egin baino lehen Udalak igorriko duen errezibuaren bidez.

4.)    Lote bakoitza familia unitate baterako da eta besterenezina izango da. Horrela izan ezean, lotea edukitzeko eskubidea urte oso batean galduko da.

Lotea udaletxeko idazkaritzan eskatuko da 948760032 telefono zenbakira deituz, udaletxeko buzoian instantzia utziz edo mezu elektronikoa administracion@burguete.es helbidera igorriz.

Egur lotea eskatzeko beharrezkoa da aurreko urtekoa aterata edo bukatua edukitzea. Egur loteak ateratzeko epea abenduaren 31n bukatuko da.

JENDAURREAN JARTZEN DUDANA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Auritz, 2016ko apirilaren 5a

ALKATEA

Share