AURITZKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:
Heldu den apirilaren 30ean auzolana egingo dela herrian, eguraldi txarra egiten ez badu; parte hartuko duten bizilagunek 9:00etan joan beharko dute atzealdeko frontoira.
Egingo diren lanak hauek izango dira:
– Pistak konpontzea. Osamieta-Nabalako itxiturak konpontzea. Egur-ondarrak garbitzea.
– Haur-parkearen mantentze lanak.
ADITZERA EMATEN DA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN
Auritz, 2016eko apirilaren 27a.
ALKATEA