Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK ADITZERA EMATEN DU

Lehengo uztailaren 8an izandako uholdeek Nafarroako Erdialdeko herri anitz (Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Orbaibar, Bizkaia ibarra…) gogor kolpatu dituztela ikusita, Udalak 2019ko urriaren 7an egin bilkuran honakoa erabaki zuela

ERABAKIA:

 Lehenik.- Nafarroako Erdialdean kalteturiko pertsona eta herri guztiekin, eta bereziki Zeru Cañada gaztearen familiarekin, elkartasuna adieraztea.

Bigarrenik.- Herri hauetako azpiegitura eta zerbitzuen berreraikuntzan laguntzeko xedearekin, 200 euroko diru laguntza onartzen da.

Hirugarrenik.- Udal honek bere herritarrei auzolan ekonomiko honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die, kalteturiko udalek horretarako ireki dituzten kontu korrontetako batean nahi duten diru laguntza egiteko.

 Udalek xedaturiko kontu korronteak: bide honetatik jasotako laguntza ekonomiko oro kalteturiko Udal guztien artean banatuko da jasandako kalteen arabera

Tafallako Udala:

– La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
– Nafarroako Rural Kutxa ES94 3008 0044 4140 3886 8321
– Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394

Olite / Erriberriko Udala:

– La Caixa ES98 2100 5012 1002 0009 2687

– Nafarroako Rural Kutxa ES43 3008 0035 1140 4075 7421

Auritz, 2019ko urriaren 15a

Share