Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

 

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

 

Aditzera ematen da 2020ko egur loteak eskatzeko epea ireki dela, eta epea 2020ko abenduaren 31n amaituko dela. Jasangarritasun-arrazoiak direla-eta, irizpide hauei jarraituko zaie:

 

1) Erroldatutako familia-unitateek izango dute lote-eskubidea.

2) Aprobetxamenduko 30 euroko tasa ezartzen da lote bakoitzeko, eta hori egin aurretik ordaindu beharko da; horretarako, Udalak dagokion ordainagiria igorriko du.

3) Loteak familia-unitatearen araberakoak eta besterenezinak dira Bestela, lote-eskubidea galduko da urtebetez.

4) Lotearen eskaera Udal Idazkaritzan, 948760032 telefonoan, udaletxeko bulegoetan edo administracion@burguete.es helbidera idatziz jakinaraziko da, otsailaren 29a baino lehen.

5) Egur-lotea eskatu ahal izateko, beharrezkoa da 2019an esleitutakoa atera edo amaitu izana.

6) Berritasun gisa, Udalak zurgile batekin kudeatuko du hala nahi duten onuradunen lote multzoa; egurra atera ondoren, bakoitzari dagokion zenbatekoa kobratuko du.

Onuradunak modalitate berri horri heldu nahi badio, lotearen eskabidean jakinarazi beharko du, guztiak zuhaitz-masa berean markatzeko.

 

 

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

 

Auritz, 2020ko otsailaren 16a

 

ALKATEA

 

Share