Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

Aurizko Osasun Etxeko Gizarte Arloak eta Auñamendi Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak harreman-sare bat ezarri dugu inguruko herri guztien artean, bizilagunen arteko laguntza-sareak koordinatzeko, bultzatzeko eta indartzeko. Gure herrietan ohikoak diren sare horiek beharrezkoagoak izango dira egungo egoera berezi honetan, eta modu koordinatu eta seguruan antolatu behar ditugu.

Sare hori baliagarria izango da herritarren beharrak jasotzeko eta ezartzen diren neurri zehatzak parte-hartzaileei helarazteko, azkarrago eta hurbilago helarazitako funtzionamendu-irizpide eta -arau zehatzak kontuan hartuta.

 

AURIZKO SAREA:

Udalak ordezkari bat izendatu du honakoak identifikatzeko:

·         Bere herrian bete beharreko oinarrizko beharrak.

·         Premia-egoeran dauden edo zenbait artikulu behar dituzten pertsonak.

·         Lagundu dezaketen pertsonak, elkarteak edo erakundeak.

 

ZER EGIN BEHAR DUGU?

Edozein premia duen edo hautematen duen pertsona oro harremanetan jarriko da honekin:

 

MIREN OYARBIDE 619 883 410 (ahal dela, telefonoz) bera baita Aurizko ordezkaria.

 

Pertsona hori laguntza kudeatzen saiatuko da bere herrian. Helburua da lehenbailehen detektatzea eman dezakegun edozein laguntza mota, aurreikusi ezin dugun egoera berri baten aurrean.

 

Udaletik animatzen zaituztegu bizitzen ari garen egoeran gure herrietan jada ohikoa den elkartasun guztia erakuts dezazuen, eta guztion artean arreta areagotu dezagula, gure bizilagunekin erne egonda eta kovid-19 birusaren hedapena saihesteko jardunbide egokien gomendioak eta aholkuak errespetatuz.

 

 

Share