Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK ADITZERA EMATEN DU:

 Udalak baduela mezenasgo programa eta abenduaren 31 baino lehen egindako dohainak  2021eko Nafarroako errenta aitorpenean eta sozietateen zergan kengarriak izanen direla %80a arte.

Zerga pizgarriak

  1. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea izanen dute zergaren kuotan kenketa egiteko; hain zuzen ere, dohaintzen, erabilera maileguen eta lankidetza hitzarmenen ondorioz (9., 12. eta 14. artikuluetan aipatzen direnak, hurrenez hurren) ordaindutako kopuruen eta egindako gastuen balorazioaren lehen 150 euroen ehuneko 80 eginen du kenketak. 150 eurotik gorako zenbatekoek ehuneko 40ko kenkaria egiteko eskubidea izanen dute. 150 euroko muga hori subjektu pasibo bakoitzeko eta zergaldiko aplikatuko da.

Kenkarien oinarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 64. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen den mugaren ondorioetarako kontatuko da.

Hauek dira proiektuak:

  • Hilerriaren inguruko urbanizazioa. (Santander Bankua 0049 2814 912314013710)
  • Zalduako aztarnategia (Iturissa). (La Caixa 2100 5310 320200025983)
  • Eliza (Rural Kutxa 3008 0058 193392810226)
  • Aurizko mendebaldeko antzinako harresiak berreskuratzea
    (La Caixa ES86 2100 5310 3101 0003 5733)

Herritarrak ildo horretatik hobekien iruditzen zaien proiektura laguntzera animatzen ditugu, eta bizi dugun pandemia-egoerak aukera ematen badu urtea amaitu baino lehen, hitzaldi informatibo bat egingo da.

 

ADITZERA EMATEN DA INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

Auritzen, 2021eko  azaroaren 08an.

ALKATEA

 

Share