Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:

 

Gerta daitezkeen negualdien aurrean, herritarrei gomendatzen zaie, eguneroko normaltasunarekin jarraitze aldera, hodiak eta ur-kontagailuak kontserbatzeko beharrezko oharrak kontuan hartzea, bai eta herriko kaleetan ibilgailuen zirkulazioari buruzkoak ere:

  • HODIAK ETA UR-KONTAGAILUAK: hotz-boladarik izanez gero, kontagailua babesteko eta isolatzeko eskatzen zaie bizilagunei, kalterik gerta ez dadin. Itxita dauden etxeetan ura moztea gomendatzen da, eta irekita daudenetan, hotz handia egiten duenean, ur-hari bat korritzen uztea.
  • KARRIKETAKO ZIRKULAZIOA: saiatu ibilgailuak aparkatzen elurra kentzeko traktorearen zirkulazioa oztopatzen ez den lekuetan. Neurri hori San Nikolas, Zubiarte, Dorrekoa eta Kanaleburua karriketan zehar hartu behar da kontuan. Debekatuta dago atzeko frontoian ibilgailuak aparkatzea, elur anitz dagoenean izan ezik.
  • Orreaga karrikan ezingo da ibilgailurik utzi, elurra kentzeko kamioiak bere lana zailtasunik gabe egin dezan; izan ere, bestela, bide-zerbitzuak ez dio jaramonik egiten bide hori garbitzeko eskaerari, Osasun Zentroaren asistentziak justifikatuta, ibilgailuak aparkatzeagatik garbitzeak dakarren arriskuagatik.
  • Zubiarte karrikatik kontu handiz ibiltzea gomendatzen da, Josta Leku frontoiko eta udaletxeko teilatuetatik elurra erortzen baita, eta erabat debekatuta dago ibilgailuak aparkatzea karrika horretan. Era berean, lehen aipatutako arriskuak saihesteko, Zubiarte karrikaren ordezko neurri gisa ibilgailuen joan-etorria herrigunearen behealdetik egitea gomendatzen da, Otermin eta Loizu etxeen, Bernatenaren (Larralde okindegi zaharra) eta Etxexuriren (Don Jauregui landetxea) artean.

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Auritz, 2021eko azaroaren 25ean

ALKATEA

Share