Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

Aditzera ematen da 2022ko egur-loteak eskatzeko epea otsailaren 8a arte zabalik dagoela.

Egurra 2022ko abenduaren 31 baino lehen atera behar da.

Jasangarritasun-arrazoiak direla-eta, irizpide hauei jarraituko zaie:

  • Gutxienez bederatzi hilabetez jarraian bizi diren erroldatutako familia-unitateek izango dute lotea jasotzeko eskubidea.
  • Lote bakoitzeko 30 euroko aprobetxamendu-tasa ezarri da, eta lotea egin aurretik ordaindu beharko da. Horretarako, Udalak dagokion ordainagiria igorriko du.
  • Loteak familia-unitateko eta besterenezinak Bestela, lote-eskubidea galduko da urtebetez.
  • Lotearen eskaera Udal Idazkaritzan jakinaraziko da, 948760032 telefonora deituz, eskabide idatzia udaletxeko bulegoetan aurkeztuz edo administracion@burguete.es helbidera idatziz, otsailaren 8a baino lehen.
  • Egur-lotea eskatu ahal izateko, beharrezkoa da 2021ean esleitutakoa atera edo amaitu izana.

6)  Hirugarren urtez, Udalak zurgile batekin kudeatuko du nahi duten onuradunen lote-multzoaren erauzketa; egurra atera ondoren, ateratzeari dagokion zenbatekoa kobratuko du. Modalitate horretako lotearen pisua 10.000 kilogramora igoko da.

Onuradunak modalitate berri honi heldu nahi badio, lotearen eskabidean jakinarazi beharko du, guztiak zuhaitz-masa berean markatzeko.

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

Auritz, 2022ko urtarrilaren 24a.

ALKATEA.

 

Share