Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

AURIZKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

NAOean argitaratu da irailaren 3an indarrean jarriko den BASO-BIDEEN ERABILERA, FINKETARAKO ETA HERRIKO KARRIKETARAKO SARBIDEAK ETA AUTOKARABANAK APARKATZEA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. Ordenantzaren 1. eta 11. artikuluek honela diote:

  1. artikulua. Ibilgailuz ibiltzeko baimena izanen dute udalerrian errotutako nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, industria edo aisialdi-jarduera guztiek, bai eta udalerrian erroldatuta dagoen eta Aurizko Udalari ibilgailuaren zirkulazio-zerga ordaintzen dion pertsona orok ere. Hartara, baimena eskatu beharko da eta Udalak baimen-txartela emanen du.

Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten baina udalerrian kontribuzio-zerga ordaintzen duten pertsonek baimenaren identifikazio-txartela jaso ahal izanen dute, I. eranskinean finkatutako tasa ordaindu ondoren (20 €).

Aurreko bi paragrafoetan adierazitako ibilgailuek ordenantza hauetako gainerako artikuluetan ezarritako mugak bete beharko dituzte.

  1. artikulua. 1. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera baimendutako ibilgailuek Udalak emandako identifikazio-txartela (urtebetekoa) edo parke mikologikoko txartel baimendu bat eraman beharko dute agerian.

Udalak txartel horiek nekazaritzako ibilgailuentzat edo nekazaritzarako beharrezkoak direnentzat ere emanen ditu.

Aldi baterako txartelak emanen dira, baldin eta etxebizitzetako egur-lotearen adjudikaziodunek beharrezkotzat jotzen badituzte, eta adjudikaziodun bakoitzari bi txartel eman ahalko zaizkio.

Ehiza garaian aldi baterako txartela eskuratzeko eskubidea izanen dute Tokiko Ehiztarien Elkarteko bazkideek. Hartara, elkarte horretako kide izateko txartela aurkeztu beharko da.

Parke mikologikoko zerbitzuek emandako baimen-txartela duten ibilgailuak horretarako prestatutako aparkalekuetara sartu ahal izanen dira.

Bi artikulu horietako baldintzak betetzen dituzten pertsonek, dagokion baimena emateko, udal-bulegoetatik pasa beharko dute, edo bestela, eskaera telematikoki egin beharko dute, honako helbide elektroniko hauetan:

administracion@burguete.es edo ayuntamiento@burguete.es

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

Auritz, 2021eko abuztuaren 02an                                                     ALKATEA

Share