Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ETXEKO ARGINDARRAREN GIZARTE-BONUA

ETXEKO ARGINDARRAREN GIZARTE-BONUA BERRITZEKO EPEAREN LUZAPENA

 

Etxeko argindarraren gizarte-bonua egoera bereziak jasaten ari direnen argindarraren fakturari aplikatzen zaion beherapena da.

 

Diru-laguntza hori Gobernuak sustatu du, behar gehien duten familien elektrizitate-fakturak merketzeko.

 

Hauek dira familia horiek bete beharreko baldintzak:

  • 10 kw baino gutxiagoko potentzia eta merkatu arautuaren tarifa kontratatuak edukitzea.
  • Baldintza familiarrak, pertsonalak eta errentari dagozkionak betetzea.

 

Hona hemen aplikatzen diren beherapenak:

-Argindarraren kontsumoan: %25 kontsumitzaile ahulei.

-Argindarraren kontsumoan: %40 egoera latzean dauden kontsumitzaile ahulei .

-Argindarraren kontsumoan: %100 gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden kontsumitzaileei.

 

Nafarroako Gobernuak bonua berritzeko epea luzatzea erabaki du, 2018ko abenduaren 31 arte. Hori guztia eskaera guti jaso baitira eta Gizarte-bonu termikoa sortu baita (gas gizarte-bonua, gas naturala, butano gasa eta propano gasa erabiltzen dutenei zuzendua).

 

Informazioa:

http://www.bonosocial.gob.es/

https://tarifasgasluz.com/faq/bono-social-electrico

Share