Urtarrilaren 5eko gauean ospatzen da eta herriko karrika nagusitik barna ibili ondoren, elizara joaten da, han Errege Magoek, herriko eta elizako agintariekin batera, herritarrak agurtu eta pregoia botatzen dute. Ondoren herrian barna ibiltzen dira eta ibilbidea udaletxean bukatzen dute. Handik gozokiak eta puxikak botatzen dituzte, haurrek har ditzaten.