Pirnioetako galtzada erromatarraren proiektuaren barne bi ekintza antolatu dira:
- Uztailaren 22an Zaldua aztarnategi arkeologikoko Ate Irekien Jardunaldia (Auritz/Burguete). Euskarazko bisita 11:00etan eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Lokalizazioa: https://www.zaldua.pyrena.eus/info-praktikoa/nola-iritsi
- Uztailaren 24an-25ean Auzolana galtzadaren ibilbidean (Artzibar/ Valle de Arce eta Erroibar/Valle de Erro). Izen ematea ezinbestekoa da (atxikita deialdiaren kartela).
Bestalde, proiektuaren barnean azken lau urteetan garatu den doktorego tesia datorren astean (uztailaren 27an goizeko 10:00etan) aurkeztuko da Euskal Herriko Unibertsitatean .