Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GOITIALDEKO ETXEAK

casas_barrio_alto

1. Etxea. Eliz-parrokia. Haren bolumena nabarmentzekoa da eta pareta guztiak harri landuaz daude eginak; aurrealdea errenazentista estilokoa da, 1699koa, eta Oroz familiako harmarria dauka; Auritzek harmarri bera erabiltzen du 1945. urteaz geroztik. Ataria Berako Juan de Miurak landatu zuen. Barnealdean erretaula nagusia nabarmentzen da, barroko estilokoa eta orain dela gutxi berritua, hala nola 1612ko ezkila

2. Etxea. “Goizueta”, 1824an eraikia, erabilitako materialak eta etxeko neurriak nabarmentzekoak dira. Erasotarren Maiorazkoarena izan zen.

3. Etxea. “Bergara”, abizen hori XV. mendetik erabili izan da Auritzen. 1616ean Pedro de Bergara eskribau-notarioa izan zen Auritz, Aezkoa eta Orreagako Kabildoaren epaitegietan. Harmarriak 5 kuartel dauka: lehenengoan ipar-belearen irudia, bigarrenean bi otso, hirugarrenean 3 barra koskoldun, laugarrenean arrapala-piztia eta bosgarrenean 8 banda. 1796ko eraikina, barnealdea oso ongi zaharberritu dute.

4. Etxea. “Otsalde”, estilo herrikoia, 1796an eraikia.

5. Etxea. “Iñarrea”, Aurizko antzinako Oroz izeneko jauregia. 1985ean bota zuten eta beste eraikin bat egin zuten, interes arkitektonikorik gabekoa.

6. Etxea. “Masip”, 1893an eraiki zuen Antonio Masip enpresariak. Arkitektura herrikoia beste elementu batzuekin nahasten du, hala nola leihoak, teilatua, etab.

7. Etxea. “Bikarionekoa”, 1760koa, estilo herrikoia, aipagarria da harrilanduzko aurrealdea. Hiriko Aldasoro familiaren oinetxea izan zen.

8. Etxea. “Txikipolit”, jauregi itxurako etxea, XIX. mendekoa. Nabarmentzekoa da barneko eskailera. Etxe honetan ostatu hartu zuen Espainiako Koroa eskuratu nahi zuen Carlos VII.ak alde egin aurreko gauan, 1876ko otsailaren 26an. Etxe honetakoak ziren Francisco eta Nicolas Polit jaunak, Orreagarekin harreman handia izan zutenak.

9. Etxea bis. “Dorrekoa”. Erdi Aroko jatorria dauka eta, nahiz eta katalogatua ez egon, horma lodi bikainak ditu; 2000. urtean berritua izan zen modu txukunean. Erdi Aroko dokumentazioan askotan aipatzen da dorre hau eta baita lautada zelatatzeko zuen balioa ere.

10. Etxea. “Porkaxo”, 1796an eraikia eta 1866an berritua, arkitektura herrikoia dauka

11. Etxea.”Sarasa”, 1860an eraikia, arkitektura herrikoia dauka. Etxe horretan Hilario Sarasa bizi izan zen, 1878an “Reseña historica de Roncesvalles” izeneko lana argitaratu zuena. Horregatik Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten eta oparitu zioten urrezko irudia Orreagako altxorrari eman zion.

12. Etxea. “Oloriz”. Hermilio de Olorizek eraiki zuen 1907an. Hermilio de Oloriz, Nafarroako kronikari izan zen eta baita historialari, olerkari eta Nafarroako Errege Artxiboko lehenengo artxibozain ere; hortaz gain, Historiako Errege Akademiako kide, Euskara Elkartearen sortzaileetako bat, Arkeologia Errege Akademia frantseseko kide eta Nafarroako monumentu

Share