Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HITZALDI INFORMAGARRIA

 

Bidausi Mankomunitateak gai organikorako bosgarren edukiontzi edo edukiontzi marroia ezarriko du Auritz eta Orreagan laister. Ekintzaren zergatia azaltzeko, edukiontzien erabilera erakusteko eta interesatutako etxebizitzen zerrenda osatzeko, Auritzen hitzaldi bat emanen da.

Hitzaldia bi egunetan izanen da, bietan informazio bera azalduko delarik, herrietako hondakinen kudeaketan izanen duen garrantzia kontuan hartuta ahalik eta jende gehien joan dadin.

  • Lehen data: abenduak 27, 19etan Kultur Etxean.
  • Bigarren data: abenduak 30, 19etan Kultur Etxean.
Share