Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KORONABIRUSA

Osasun Departamentuak hala adierazita, Koronabirusari buruzko informazioa helarazten dizuegu. Kutsadurak saihesteko gomendioak jasotzen dituzten bi kartel igortzen dizkizuegu PDF formatuan, euskaraz eta gaztelaniaz, deskargatu eta erabili daitezkeenak. Bestalde, Departamentuak diseinatutako web orriaren esteka ere igortzen dizuegu: https://www.navarra.es/es/web/coronavirus. Web orri horretan, Koronabirusari (Covid-19ari) buruzko eguneratutako informazio ofiziala eta gomendioak aurkituko dituzue.  Horretaz gain, web orriak Nafarroan hautematen diren kasuen inguruko informazioa eta gaixoen egoeraren ingurukoa ere jasotzen du, ospitalean dauden pertsonen eta etxean daudenen kopuruaren berri emanez. Web orrian, halaber, material grafikoa eta ikus-entzunezkoa aurki dezakezue.

 

Adierazi digutenez, informazioa eguneratuz joanen da egoera aldatzen doan heinean.

 

Ongi izan,

Share